Partaidetza prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua
,
Antolatzailea
Donostiako Udala,Donostiako Udala
Aurreikusitako prozesuaren hasiera eta amaiera data 2022/03/22
- 2023/03/31
Testuingurua
Donostian indarrean dagoen Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) 2010 urtean onartua izan zen. Onartu zenetik 11 urte baino gehiago igaro direnean, Udalak Plan Orokor hori berrikusteko prozesua abian jartzea erabaki du.
Haren helburua da indarrean dagoen hirigintza antolamendua berriz aztertzea, haren ordez gaur egungo eta etorkizuneko eskaerei erantzungo dien Plan Orokor berri bat ezartzeko.
Plan Orokorrak Donostiaren egitura fisikoan (natura-ingurunea, espazio libreak dituen hiri-ingurunea, bide-eremua eta eraikinak, publikoak eta pribatuak) soilik eragiten badu ere, garrantzitsua da, horrek eragin zuzena baitu udalerriaren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapenean. Beraz, Donostiako Plan Orokor berriak erabateko ikuspegi bat emango du Donostia nolakoa izan nahi duen jakiteko , bai epe laburrean eta ertainean zein luzean.
Plan Orokorra berrikustea, behin betiko onespenera iritsi arte, hainbat fase dituen prozesu luze eta konplexua da:
FASEA – Diagnostikoa
FASEA – Aurrerakina
FASEA – Jendaurreko Erakustaldia (Aurrerakina) + Irizpide eta Helburuak
FASEA – Hasierako Onespena
FASEA – Jendaurreko Erakustaldia (Hasierako Onespena)
FASEA – Behin Behineko Onespena
FASEA – Behin Betiko Onespena
2023ko martxora bitarte, Aurrerakina lantzeko garaia da. 2022ko martxoan, 1. faserako dokumentua idazten hasia da. Bertan, hiriaren eta haren ingurune naturalaren ahuleziak eta indarguneak, mehatxuak eta aukerak detektatzea da helburua, ondoren erronkak proposatu eta horiei aurre egiteko estrategiak planteatzen hasteko.
Partaidetza prozesu hau zehazki diagnostikoaren hasierako fasean kokatzen da . Herritarren parte hartzearekin, Udalerriaren diagnostiko bat egin ahal izango da, hiriko auzoen beharrak bereziki azpimarratuta, diagnostiko teknikoan eta ondoren lehen alternatiben idazketan benetan lagundu ahal izateko.
+INFO
Zer eta nola egingo dugu
Diagnostikoa eta ondoren lehen alternatibak garatzeko momentuan, partaidetzarako une eta aukera ezberdinak izango dira. Kanal mota ezberdinak erabiliko dira, behar bezala koordinatuta, partaidetza digitala eta aurrez aurrekoa uztartuz.
Prozesu honen bitartez hiriaren erabiltzaileen ikuspegiak barneratu nahi dira HAPOaren Aurrerakinaren lanketan. Donostiako herritarrak izango dira Plan Orokor berriaren ondoriozko jarduketa posibleetaz baliatuko direnak, eta prozesuan "esperientzian adituak" diren pertsonen zeregina izango dute. Udal teknikariek, pertsona horien esperientziatik abiatuta, ezagutza eta tresna egokiak emango dituzte parte hartzen dutenek elkarrekin identifikatutako premiak bildu eta forma emateko.
Plan Orokorrak eragina duen alderdi anitzetan ekarpenak egin ahal izateko, eta errazago ulertzeko, partaidetza 11 gairen inguruan artikulatuko da . Lurralde- eta hiri-estrategiari buruzko "zero" lehen gaia. Jarraian, zeharkako lau gai, agian Plan Orokorrak zuzenean arautuko ez dituen gaiei buruzkoak, baina eragina izango dutenak, eta beraz, planaren berrikuspenean aztertu behar direnak (inklusibotasuna eta osasuna, jasangarritasuna eta klima-aldaketa,ondarea eta turismoa).
Azkenik, Plan Orokorrean zuzenean aplikatzeko sei gai daude: espazioei buruzko hiru (natura-ingurunea, mugikortasuna eta espazio publikoa) eta eraikinei buruzko beste hiru (etxebizitza eta hiri-berroneratzea, jarduera ekonomikoak eta ekipamenduak).
MAKRO ESKALA
ZEHARKAKO GAIAK
ESPAZIOAK
ERAIKINAK
0 gaia. Lurralde eta
hiri estrategia
1. gaia. Inklusibitatea eta
osasuna
2. gaia. Jasangarritasuna eta
klima-aldaketa
3. gaia. Ondarea eta euskara
4. gaia. Turismoa
5. gaia. Ingurune naturala
6. gaia. Mugikortasuna
7. gaia Espazio publikoa
8. gaia. Etxebizitza eta
hiri-berroneratzea
9. gaia. Jarduera ekonomikoa
10. gaia. Ekipamenduak
Diagnostikoaren eta ondoren lehen alternatiben inguruko parte hartzea bi momentu nagusietan emango da:
- Diagnostikoa eta lehen ondorio orokorrak egitea
- Aurrerapenean landutako alternatibei buruz informazioa, eztabaida eta herritarren proposamenak sortzea,
Parte hartzeko aukerak, bide zehatzak eta noiz ospatuko diren, "FASEAK" atalean azaltzen dira.
Tresna digitalaren eta saio presentzialen bidez jasotako ekarpenen aniztasuna biltzen eta laburbiltzen duen partaidetzazko diagnostikoaren txostena garatuko da, nolabait hizkuntza teknikoago batera itzuliz jasotako ekarpenak, parte-hartzeak benetan Donostiako Plan Orokorra aberastu ahal izan dezan diagnostiko-fasean eta ondoren lehen alternatibetan.
Edozein kasutan, parte hartzaileei jakinaraziko zaie bideratu diren Plan Orokorraren inguruko iradokizunak eta ekarpenak onartzeko edo ez onartzeko arrazoiak ere.
Prozesuaren baldintzak
Parte hartzeko prozesua Donostiar guztiei irekita dago. Parte hartzeko bide desberdinen bitartez, prozesuak hurrengo eragile-taldeengana iritsi nahiko luke:
- Donostian bizi direnak
- Tokiko elkarteak
- Donostian lan edo ikasketak egiten dituztenak
- Donostia bisitatzen dutenak
- Udal-teknikariak
- Udal-ordezkariak
Oline egingo diren ekintzetan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango identifikatzea. Hainbat datu pertsonal eskatuko dira (adina, generoa, jatorria...) estatistikoki ustiatzeko eta ekarpen aniztasuna bilatzeko ahaleginak egin ahal izateko.