Luis García Lozano oroitzeko plaka
Donostiako Udalak plaka bat jarri du zuen, ekainaren 6an, 1991ean ETAren biktima izan zen Luis García Lozanoren omenez. Ekitaldi honekin, Udalak duela bi legealdi terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko bultzatutako ekimenaren barruan hirian jarri dituen 38 plaka batu dira.

Ekitaldia Foruen pasealekuko 4. zenbakiaren parean egin zen, hiriaren Erdialdean. Beste batzuetan bezala, omenaldi xume bat izan zen, eta bertan parte hartu zuten Jon Insausti Donostiako alkateak, udaleko taldeetako ordezkariek eta biktimaren senideek.
Luis García Lozano, 56 urtekoa, Cetinakoa (Zaragoza), Amarako bizilaguna eta 5 seme-alaben aita, Lurreko Armadako koronela eta Gipuzkoako jarduneko gobernadore militarra zen. 1991ko urtarrilaren 2an, Gobernu Militarraren egoitzako lanetik etxera itzuli zen, eguerdian, bere auto ofizialean. Etxaide kaleko eta Foruen pasealekuko bidegurutzean, semaforo gorri batean ibilgailua geratzean, kaputxadun ETAko bi kidek metrailetaz tiro egin zioten eta bertan hil zen.

Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen omenezko plakak
Horrela, Udalak ekimen hau garatzen jarraitzen du gure hirian hil ziren terrorismoaren eta motibazio politikoko indarkeriaren biktimen memoria eta ikusgarritasuna espazio publikoan berreskuratzeko.