Gobernu-batzordearen Bilkurak
Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Gobernu Batzordean aprobatu diren gaiak.2026ko otsailak 17 eguneko bilkuraren laburpena:
- 2 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Zenbait udal-zentroren artean ondasun materialen mudantza- eta garraio-zerbitzua emateko eta, hala badagokio, zabortegira eramateko kontratazio espedientea onartzea.
- 3 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Onartzea poltsa konpostagarrien hornikuntzaren kontratazio espedientea.
- 4 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Elurra kentzeko pala eta gatza zabaltzeko gailua ere izango dituen 4x4 pickup ibilgailu baten hornidura Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzurako” xede duen kontratua esleitzea.
- 5 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Akatsak zuzentzea, Cristina Enea Fundazioaren aldeko "Ingurumen Baliabideen Zentroa" erabiltzeko baimen bereziari dagokionez.
- 6 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Tabakalera barruko "plazaren" espazioa alokatzea onartzea Donostiatruk bigarren eskuko merkatua egiteko 2026. urtean.
- 7 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Udal lokalak elkarteei lagatzeko proposamena onartzea.
- 8 - Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza. Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatea. Onartzea 2026 urterako Gizarte Larrialdietarako Laguntzak emateko jarduera irizpideak.
- 9 - Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua. Giza Eskubideen Bulegoa. Aranzadiri zuzeneko dirulaguntza ematea "Donostian Memoria Historikoa berreskuratzeko proposamena" proiekturako.
- 10 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Eraikuntza eta Birgaitze Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Obra handiko lizentzia ematea Bera-Bera AY.17ko 902 lurzatian, Andoain kaleko 7. zenbakian, bi etxebizitza eraikitzeko.
- 11 - Lege Zuzendaritza. Lege Aholkularitza Zerbitzua. Udalaren ekintzaren aurka jarri diren auzi errekurtsoen eta Udalak jaso dituen epaien berri ematea.
- 12 - Lehendakaritza Zuzendaritza. Zerbitzu Orokorrak. Posta zerbitzuaren kontratuaren luzapena eta modifikazioa (1. sorta).
- 13 - Zeharkako Zerbitzuak Koordinatzeko Zuzendaritza. Zeharkako Zerbitzuak. NG - Enogastronomia - Eusko Jaurlaritzarekin dugun hitzarmena aldatzea
- 14 - Zeharkako Zerbitzuak Koordinatzeko Zuzendaritza. Zeharkako Zerbitzuak. Igeldoko Toki Erakunde Txikiaren eta Udalaren arteko organo kolegiatua sortzea.
- GZK 1 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Donostiako udal saneamendu eta ur sareak konpondu, birgaitu, berritu eta mantentzea xede duen kontratazio espedientea atzera egitea.
Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Udal Gobernu Batzordeak plenura igo dituen gaiak.
2026ko otsailak 17 eguneko bilkuraren laburpena:
Ez da laburpenik aurkitu aukeratutako egunean.