Gobernu-batzordearen Bilkurak

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Gobernu Batzordean aprobatu diren gaiak.

2026ko otsailak 24 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 2 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. 2. sortako bigarren kontratu eratorria esleitzea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kontratazio Zentralaren Esparru Akordiotik eratorritakoa, posta zerbitzua kontratatzeko.
  • 3 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Onartzea noizbehinkako kontratazio bateratuaren bitartez Udalak, BT-ko I eta II eranskinetan barneratutako udalaren eta honen erakundeen eraikinak garbitzeko zerbitzu kontratazio espedientea.
  • 4 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Programazio, Azterlan eta Aurrekontu Zerbitzua. Aurrekontu aldaketa Zahar Etxeei aparteko dirulaguntza emateko.
  • 5 - Euskara Zerbitzua. Administrazio Bulegoa. Hiriko establezimenduetako kanpo errotuluak zein barruko errotuluak euskaraz edo euskaraz eta beste hizkuntza batean jartzeagatik dirulaguntzak emateko oinarriak onestea.
  • 6 - Euskara Zerbitzua. Administrazio Bulegoa. Hirian euskararen normalizaziorako jarduerak egiteagatik 2026ko dirulaguntzak emateko oinarriak onartzea.
  • 7 - Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza. Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatea. Onartzea "Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren" bigarren aldaketa Zaintzak Gertu III proiektua gauzatzeko.
  • 8 - Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza. Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatea. Zabaltza Adineko Elkarteari dirulaguntza zuzena ematea.
  • 9 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. Onartzea Estibaus parkea birgaitzeko obren 1. faseko kontratua gauzatzeko epea luzatzea.
  • 10 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. Onartzea "Zuhaixka eta landare bizikorrak hornitzeko" kontratuaren likidazioa.
  • 11 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Antolamendu eta Exekuzio Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Behin betiko onartzea Donostiako "MA.07.1 Apostolutza" azpieremua birpartzelatzeko proiektua.
  • 12 - Lege Zuzendaritza. Lege Aholkularitza Zerbitzua. Udalaren ekintzaren aurka jarri diren auzi errekurtsoen eta Udalak jaso dituen epaien berri ematea.
  • 13 - Osasun eta Ingurumeneko Zuzendaritza. Lege eta Administrazio Atala. "Gipuzkoako unibertsitate-campuseko hegoaldean, Igara errekastoaren ibilguaren ingurumena lehengoratzeko proiektua burutzeko" kontratuaren exekuzio-epea luzatzea onartzea.
  • 14 - Osasun eta Ingurumeneko Zuzendaritza. Lege eta Administrazio Atala. Martuteneko "Arantzazuko Ama ikastetxe publikoan autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektua" onartzea.
  • 15 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Giza Baliabideak Antolatzeko eta Kudeatzeko Zerbitzua. Lanpostuen zerrendaren aldaketa onartzea (KIUB).
  • 16 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Giza Baliabideak Antolatzeko eta Kudeatzeko Zerbitzua. Lanpostuen zerrendaren aldaketa onartzea (Ekonomia Kudeatzeko zuzendaritza eta Finantza Zuzendaritza).
  • 17 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Giza Baliabideak Antolatzeko eta Kudeatzeko Zerbitzua. 2026ko Lan Eskaintza Publikoa onartzea (1.fasea).
  • 18 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Langileria Kudeatzeko eta Administratzeko Zerbitzua. Udaleko langileen lan baldintzak arautzen dituen akordioaren 2024-2025eko Negoziazio Mahaian adostutako aldaketak onartzea.

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Udal Gobernu Batzordeak plenura igo dituen gaiak.

2026ko otsailak 24 eguneko bilkuraren laburpena: