Gobernu-batzordearen Bilkurak

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Gobernu Batzordean aprobatu diren gaiak.

2026ko martxoak 03 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 2 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Errementari lanak egiteko zerbitzuaren kontratazio espedientea onartzea.
  • 3 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Onartzea hainbat haur parke ordeztea eta berritzearen kontratazio espedientea (7 sorta).
  • 4 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. "Haurren eta nerabeen babesgabetasun-egoerak eta arrisku-egoerak goiz detektatzeko eta garaiz esku hartzeko zerbitzua" xede duen kontratua esleitzea.
  • 5 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Etxegintzari bi ondare-partzela eskualdatzea, "II.13/IN, 01 Infernua-El Infierno" jarduera-eremu integratuan.
  • 6 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Txomin Eneako lurzati bat Euskal Autonomia Erkidegoari zuzenean eta doan lagatzeko espedienteari hasiera ematea, osasun-zentro bat eraikitzeko.
  • 7 - Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua. Lankidetza, Giza Eskubideak eta Kultur Aniztasuna Atala. Laguntza Humanitarioa 2026: Nazioarteko Elkartasunari zuzeneko dirulaguntza ematea "Libanoko hegoaldean errefuxiatuak gatazkaren ondoren berreskuratzeko ekintza humanitarioa" proiektua finantzatzeko.
  • 8 - Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua. Lankidetza, Giza Eskubideak eta Kultur Aniztasuna Atala. Laguntza Humanitarioa 2026: Bakerako Lankidetza Batzarreari zuzeneko dirulaguntza ematea "Larrialdiko erantzuna eta herritarren eskubideak babestekoa Gazako Zerrendan aurrekaririk ez duen krisi humanitarioaren aurrean" proiektua finantzatzeko.
  • 9 - Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua. Lankidetza, Giza Eskubideak eta Kultur Aniztasuna Atala. Laguntza Humanitarioa 2026: Mugen Gainetik entitateari zuzeneko dirulaguntza ematea "Guatemalako Mendebaldeko Goilautadako Komunitateetan Egoera Ahulean dauden Familientzako Erantzun Humanitarioa eta Susperraldi Goiztiarra" proiektua finantzatzeko.
  • 10 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. Onartzea “2026 Hiriko lau haur-parketan segurtasun-zoladurak berritzeko” obra-proiektua.
  • 11 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. Onartzea “Ondarreta hondartzan jartzekoak diren bi kiosko-tabernaren ustiapena kudeatzea xede duen zerbitzu-emakida” xede duen kontratuaren lehenengo luzapena.
  • 12 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. Donostiako hondartzen erabilera eta aprobetxamenduaren Udal ordenantza aldatzeko proiektua (bigarrena) onartzea.
  • 13 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Eraikuntza eta Birgaitze Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Obra handiko lizentzia ematea Loiolako Erriberak AM.05.1 HEko g.000.7 lurzatian 83 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko.
  • 14 - Lege Zuzendaritza. Lege Aholkularitza Zerbitzua. Udalaren ekintzaren aurka jarri diren auzi errekurtsoen eta Udalak jaso dituen epaien berri ematea.
  • 15 - Mugikortasuneko Zuzendaritza. Mugikortasuneko Administrazio-Atala. Onartzea Txaparrene pasealekuan irisgarritasuna hobetzeko eta bizikletak aparkatzeko eraikuntza-proiektua.
  • 16 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Giza Baliabideak Antolatzeko eta Kudeatzeko Zerbitzua. Onartzea lanpostuen zerrendaren aldaketak (lanpostuak sortzea - 2026ko aurrekontuak).
  • 17 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Langileria Kudeatzeko eta Administratzeko Zerbitzua. Graziazko pentsioen igoerari buruzko xedapenak aplikatzea, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
  • 18 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Langileria Kudeatzeko eta Administratzeko Zerbitzua. 2025eko iraila, urria eta azaroan egindako zerbitzu berezien berri ematea.
  • 19 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Langileria Kudeatzeko eta Administratzeko Zerbitzua. 2024ko apiriletik abendura bitarteko langileen izendapenen eta aldi baterako lan kontratuen berri ematea.
  • 20 - Proiektu eta Obren Zuzendaritza. Zuzendaritza. Ezestea Udaletxeko arreta turistikoko bulegoko obren azken ziurtagiriari buruzko berraztertzeko errekurtsoa.
  • 21 - Udaltzaingoa. Zuzendaritza. Onartzea Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko lankidetzarako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Segurtasun Sailaren bitartez, eta Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena.
  • GZK 1 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Gora jotzeko errekurtsoa jartzea itsas-lehorreko jabari publikoaren arloan Udalari irekitako zehapen-espedientea ebazten duen Portu, Itsas eta Itsasertz Gaietako Zuzendariaren ebazpenaren aurka (Esp.: SAN01/24/20/0008).
  • GZK 2 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Udalaren eta honen erakundeen eraikinak garbitzeko zerbitzua baterako kontratazio espedientea osatzen duten agirietako akatsak zuzentzea.
  • GZK 3 - Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua. Gazteria, Hezkuntza eta Aterpetxeen Atala. Donostiako Udalaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza-hitzarmenaren lehen aldaketa onartzea: gazteen arloan gazteen emantzipazioa sustatzeko proiektu integral pilotu bat garatzeko, eta gazteek trantsizio sozial eta demografikoko testuinguru batean parte har dezaten.

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Udal Gobernu Batzordeak plenura igo dituen gaiak.

2026ko martxoak 03 eguneko bilkuraren laburpena: