Gobernu-batzordearen Bilkurak
Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Gobernu Batzordean aprobatu diren gaiak.2026ko maiatzak 26 eguneko bilkuraren laburpena:
- 2 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Esleipena: Udalerriko eta udal jabetzako eraikinetako bektoreen kontrol eta zaintza zerbitzua.
- 3 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Esleipena: Hiriko hondartzetan denboraldiko abonatuen arreta eta itzalkinetako, aulki eta etzaulkien eguneko alokairuaren zerbitzua.
- 4 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Loiolaetxea elkarteari etxebizitza baten administrazio-emakida ematea, "Auzolana II Babes Komunitarioa" programaren testuinguruan.
- 5 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Onartzea Udalaren Ondasunen eta Eskubideen Inbentario zuzendua, eratuta geratu zena 2025eko abenduaren 31n.
- 6 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. LO.05 Txomiñenea Enea HEko 1. jarduera integratuko g.00.3 Ekipamendu Sanitarioko lurzatia Euskal Autonomia Erkidegoari zuzenean eta doan lagatzea erabakitzea, osasun-zentro bat eraikitzeko.
- 7 - Euskara Zerbitzua. Administrazio Bulegoa. "Gu ere antzezle" programa garatzeko kontratuaren lehenengo luzapena onartzea.
- 8 - Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza. Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatea. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2026ko lehen hiruhilekoan emandako zerbitzuak finantzatzeko gastua onartzea, gizarte-zerbitzuen arloko administrazioen arteko hitzarmenaren arabera.
- 9 - Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua. Gazteria, Hezkuntza eta Aterpetxeen Atala. Ondarretako eta Uliako gazte-aterpetxeen instalazioetan sarbideak zaindu eta kontrolatzeko zerbitzuaren kontratuaren 1. lotea (Ondarretako aterpetxea) suntsiaraztea.
- 10 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. "Tamaina handiko hondakinak eta gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak biltzeko, berrerabiliak eta birziklatuak izan daitezen prestatzeko eta balorizatzeko zerbitzua, Intxaurrondo, Loiola eta Martutene auzoetarako, enplegu zentro bereziei eta laneratzeko enpresei erreserbatua" kontratuaren jarraitasuna onartzea.
- 11 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. "Miramongo hiri-basoan aire zabaleko azpiegitura berdea egiteko proiektuaren obra-zuzendaritzari laguntza teknikoa ematea, euri-uren puntako emariak kontrolatzeko eta Urumea ibaira isuritako uren kalitatea hobetzeko" kontratuaren likidazioa ordaintzea.
- 12 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. “Hainbat haur parke ordezkatu eta berritzeko” kontratuaren 2. Lotearen (San Roke 10-14) likidazioa onartzea.
- 13 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. “Zaintza, salbamendu eta laguntza zerbitzuak hondartzetan eta irlan eta lagundutako bainurako zerbitzua ezintasunen bat duten pertsonentzat Kontxako hondartzan” xede duen kontratuaren lehen aldaketa onartzea.
- 14 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. Gune berdeen, parkeen, lorategien eta zuhaitzen mantenimendurako zerbitzu kontratuaren 1. sortaren bigarren aldaketa onartzea.
- 15 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Eraikuntza eta Birgaitze Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Obra handiko lizentzia ematea Eskusaitzetako E-1.B -ZU.08 lurzatian Mubil poloko bulego-eraikina eraikitzeko.
- 16 - Lege Zuzendaritza. Lege Aholkularitza Zerbitzua. Udalaren ekintzaren aurka jarri diren auzi errekurtsoen eta Udalak jaso dituen epaien berri ematea.
- 17 - Lehendakaritza Zuzendaritza. Zerbitzu Orokorrak. Posta elektroniko korporatiboa erabiltzeko jarraibideak eta Administrazio Publikoan adimen artifiziala erabiltzeko gida onartzea.
- 18 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Langileria Kudeatzeko eta Administratzeko Zerbitzua. Barneko Zerbitzu Orokorretako teknikari laguntzaileari esleitzea Barne Zerbitzu Orokorretako Bulegoko buru lanpostuari dagozkion eginkizunak.
- 19 - Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamenduak Zuzendaritza. Zuzendaritza. Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuaren eta Euskadiko Kirol Portuak (EKP) erakundearen arteko Lankidetza Teknikorako Akordioa onartzea, portu-instalazioak erabiltzeko.
- GZK 1 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Zorroaga Gaina kaleko Uzturre eraikinean dagoen lokala alokatzea "Gaueko Aterpea" zerbitzua emateko.
Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Udal Gobernu Batzordeak plenura igo dituen gaiak.
2026ko maiatzak 26 eguneko bilkuraren laburpena:
- 23 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Antolamendu eta Exekuzio Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. "AO.12.01 Txapaldegi Berri" hirigintza azpiesparruko Hiri- Antolamenduko Plan Bereziaren behin betiko onespena.
- 24 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Antolamendu eta Exekuzio Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. "AY.12 Errondo Gaina (I)" HEko Aizkolene Kalea 9ko Xehetasun Azterlanaren behin betiko onespena.