Gobernu-batzordearen Bilkurak

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Gobernu Batzordean aprobatu diren gaiak.

2026ko ekainak 16 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 2 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Hutsik aitortzea: Salamanca Pasealekuko baranda ordezteko Proiektuari dagozkion obrak.
  • 3 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Txofreko aparkalekua eta haren sarbideak berritzeko oinarrizko proiektuaren eguneratzea, Txofreko aparkalekuaren jarduera-proiektua eta Txofre plaza urbanizatzeko aurreproiektua” idaztea xede duen kontratazio espedientea onartzea.
  • 4 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. “Egia auzoko euri-uren kutsadura-karga kenduz Urumea ibaiko uraren kalitatea hobetzeko" obra-proiektua onartzea.
  • 5 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Antolamendu eta Exekuzio Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Udalaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko jarduketa-protokolo orokorraren dokumentua onartzea, hirian babes publikoko etxebizitzak eta/edo zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.
  • 6 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Antolamendu eta Exekuzio Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Alkatetzaren ebazpenak berrestea, auzi-errekurtsoan agertzeko, administrazio-espedientea bidaltzeko eta epatzeak egitekoak.
  • 7 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Antolamendu eta Exekuzio Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. HAPO-ko "MA.04 Eliseo Zelaiak" HE-ko (Martutene) Hipika bideko 91. eta 103. lursailen Birpartzelazio-Proiektuaren hasierako onarpena.
  • 8 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Eraikuntza eta Birgaitze Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Obra handiko lizentzia ematea Loiolako Lorategi Hiriko a.30.4 lurzatian 63 BOE etxebizitza eta eranskinak eraikitzeko.
  • 9 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Eraikuntza eta Birgaitze Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Obra handiko lizentzia ematea Loiolako Lorategi Hiriko a.30.5 lurzatian 35 PTE etxebizitza eta eranskinak eraikitzeko.
  • 10 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Eraikuntza eta Birgaitze Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Jolastokieta kaleko 1. zenbakian dauden eraikinen kanpoaldean zaborra pilatzeak eragindako osasungaiztasun larrialdia dela eta, betearazpen subsidiarioko jarduketen berri ematea eta jarduketa horiek baliozkotzea, egindako exekuzioari eta ordaintzeko fakturari dagokienez.
  • 11 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Eraikuntza eta Birgaitze Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Jose Maria Soroa kaleko 14. zenbakian hotela eraikitzeko lizentzia ez ematea.
  • 12 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Eraikuntza eta Birgaitze Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Onartzea lursaila uztea espaloia egiteko Fedearen pasalekuko 23an.
  • 13 - Lege Zuzendaritza. Lege Aholkularitza Zerbitzua. Udalaren ekintzaren aurka jarri diren auzi errekurtsoen eta Udalak jaso dituen epaien berri ematea.
  • 14 - Lehendakaritza Zuzendaritza. Zerbitzu Orokorrak. Centro Kursaal - Kursaal Elkargunea-ren espazioa alokatzea Adinekoekiko Lagunkoiak diren Hiri eta Komunitateen Munduko III. Mundu Biltzarra ospatzeko.
  • 15 - Zeharkako Zerbitzuak Koordinatzeko Zuzendaritza. Zeharkako Zerbitzuak. Next Generation - Turismo 2022, Enogastronomia - Eusko Jaurlaritza eta Udalaren arteko hitzarmenaren adenda berria onartzea.
  • GZK 1 - Mugikortasuneko Zuzendaritza. Mugikortasuneko Administrazio-Atala. Cervantes plazako lurpeko aparkalekua ustiatzeko emakida-kontratuaren zazpigarren aldaketa onartzea, Askatasunaren hiribideko aparkalekurako sarbidea berrantolatzeko.
  • GZK 2 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. "Kaleetako eta bideetako zoladurak konpondu, berritu eta mantentzeko" zerbitzu-kontratuaren bosgarren aldaketa onartzea.
  • GZK 3 - Finantza Zuzendaritza. Finantza Zuzendaritza. Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala aldatzeko onartuko proiektuaren izapidetzean atzera egitea eta testu berri bat idazteko enkargua ematea.

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Udal Gobernu Batzordeak plenura igo dituen gaiak.

2026ko ekainak 16 eguneko bilkuraren laburpena: