Abenduaren 19ra arte Aquariumeko igogailua zerbitzuz kanpo

Mantentze lanengatik

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Abenduak 19ra arte zerbitzuz kanpo


Aquariumeko igogailua zerbitzuz kanpo egongo da abenduaren 1etik, astelehena abenduaren 19ra arte, ostirala, mantentze eta hobekuntza lan batzuk egiteko:

• Atea aldatzea
• Polea aldatzea - kontrapisua desbideratzea
• Kabinako sabaiaren gaineko baranda
• Geldialdi-mailak identifikatzea
• Trakzio-kableak laburtu
• Zoruko ate automatikoaren orria
• Kabinako ateko orriak
• Prest jartzea

Lan guztiak San Tomas eta Gabon jaiak baino lehen amaitzeko programatu dira, jende asko biltzen den egun horietan igogailuak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko. Inbertsio osoa ia 25.000 eurokoa da.

Aquariumeko igogailua funtsezko elementua da portuaren inguruko mugikortasunerako. Jarduera horien bidez, erabiltzaile guztientzat segurua eta erosoa izaten jarraituko du. Beharrezko mantentze-lanak dira, instalazioa egoera ezin hobean eduki ahal izateko.

2025/11/13-an argitaratua