#Astenagusia2017: Trafiko neurrien eta garraio-zerbitzu berezien informazio guztia.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

TAO

     
Aste Nagusia  dela eta,  Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan  aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan,  abuztuaren 5etik,larunbatetik,abuztuaren 23arte,  biak barne.        

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan ( 15 eremuko guneetan)  araututako ordutegiaren barnean.        
   

     

DBUS

       
Abuztuaren 12tik 19ra, Aste Nagusia dela eta, Dbusek autobus zerbitzuak indartuko ditu egunero. Su artifizialak irauten duten bitartean berriz geltoki aldaketak egingo dira.      

Lurraldebus

 
Abuztuaren 12-tik, 19-ra arte, Donostiako Aste nagusia dela eta, geralekuetan eta ordutegietan aldaketak izango dira.  

Ekialdebus

 
Aste Nagusian, Ekialdebuseko ohiko zerbitzuez gain, Suak ikustera joateko baita itzultzeko ere zerbitzuak errefortzatuko dira linea hauetan : E01, E71, E02, E72, E05, E75, E09 eta E79.    

Halaber, Hondarribia eta Irun Donostiarekin lotzen dituzten lineek E21-E26 eta E27 errefortzatuko dira ordutegi bereziekin, baita dagokion itzultzeko gaueko zerbitzua E77 linea ere.    

Halaber, abuztuaren 14an, astelehena,  Ama Birjina egunaren Bezpera, Gautxori zerbitzua gau osoan zehar emango da.    

Renfe

   
#CercaniasSanSebastian gaueko 76 tren berezi eskainiko ditu Donostiako Aste Nagusian zehar ow.ly/70UF30e88q2        

2017/08/04-an argitaratua