Iztueta kalea itxi egingo da pasabidea guztiz eraisteko

Apirilaren 17tik 18ra

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren larunbatean, apirilaren 17an, Iztueta kaleko trafikoa itxiko da goizeko 6:00etatik igandeko, apirilaren 18ko, goizaldeko 6:00ak arte, Iztuetako pasabidea guztiz eraisteko.

Iztueta kalea moztuko da Frantzia pasealekuarekiko bidegurutzetik Egiako galtzadarekiko bidegurutzeraino. Iztueta kalera autoz sartzeko aukera bakarra garajeetan autoak dituztenek izango dute.

Dbusek aldaketak izango ditu eta tren zerbitzua etenda egongo da.

Dbus

Dbus-en linea batzuk aldaketak izango dituzte.

Trenak

Trenei dagokienez, tren zerbitzua eten egingo da ostiralean, apirilak 16, gauerdian hasi eta astelehenean, apirilak 19, goizeko 6:00ak arte. Hernani eta Pasaia arteko garraio-plan alternatiboa prestatu da, bi noranzkoetan.

RENFEk jakinarazi duenez, aldiriko eta distantzia ertaineko trenen kasuan, larunbatean eta igandean autobus zerbitzua egongo da Hernani, Martutene, Loiola, Donostia, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera eta Pasaia artean. Autobusek aldiriko geltokietatik gertu dauden hiri-autobusen markesinetan egingo dituzte geldialdiak.

2021/04/15-an argitaratua