San Martin mozketaren aurreko lanak hasi dira

Hainbat ekintza egiten hasi dira hirian otsailaren 1etik aurrera egingo den mozketarako prestatzeko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
 
Donostiako Udala hainbat aldaketa egiten hasi da hiriko trafikoan, San Martin kalean egingo den mozketa prestatzeko. Otsailaren 1etik aurrera, Artzain Onaren parean, ibilgailu pribatuentzat itxita egongo da kalea, TOPOA handitzeko obrak direla eta.  
  • Horietako lehena izan da Parke kalean zirkulazioaren noranzkoa aldatzea, Gernikako Arbola pasealekurantz norabide bakarra izango duena. Hori dela eta, Mundaizko zubitik kale horretara doazen ibilgailuek eskuinera biratu beharko dute pasealeku berera.  
  • Datorren astetik aurrera, San Martin kalean bertan mozketa eta desbideraketa txikiak egiten hasiko dira, pintura lanak eta asfaltatze lanak egiten diren bitartean. Lan horietan joan-etorriak errazteko, mugikortasun agenteek trafikoa erregulatuko dute eta, beraz, Udalak herritarren laguntza eskatzen du.



Lehen fasean, San Martin kaleko bide bat moztuta egon da, baina zirkulazioari irekita jarraitu du. Otsailaren 1etik aurrera bigarren fasea hasiko da, uztailaren 15era arte luzatuko dena.

Epe horretan, San Martin kaleak bide bakarra izango du Urbieta eta Hondarribia kaleen artean, eta bakarrik garraio publikoak, larrialdietarako ibilgailuek, taxiek eta motorrek erabili ahal izango dute.

Bigarren fasean, halaber, San Martin kaleko Artzai Onaren Dbus eta Lurraldebuseko geltokiak aurrerago jarriko dira.

Hirugarren fasean - uztailaren 15etik 2021eko uztaila arte - San Martin kalea guztiz itxiko da Urbieta eta Hondarribia kaleen artean. Epe honetan, ibilgailu pribatuentzako eraginak aurreko fasearen berberak izango dira, eta aldiz, garraio publikoa eta larrialdietarako ibilgailuak Easo kaletik joango dira Askatasunaren Hiribideraino. Eta Askatasunaren Hiribidean izango dituzte San Martin kalean kenduko diren geltokiak.  

Erlazionatutako dokumentuak

2020/01/24-an argitaratua