Urtarrilean Zurrumurruen Aurkako Formakuntza egin da Maria Reina Eskolan

Donostiako Kultur Aniztasuna Sailak, SOS Arrazakeriak Gipuzkoak eta Elkarrekin Kooperatiba Txikiak bultzatutako zurrumurruen aurkako proiektu baten barruan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Urtarrilean, Maria Reina Eskola ikastetxeko DBHko ikasleei Zurrumurruen aurkako prestakuntza eman zaie. Zehazki, 5 prestakuntza-saio egin dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 89 ikaslerekin. Saio horietan, aniztasunarekiko ditugun aurreiritziez jabetzea eta bizikidetzan eragina duten migratzaileei buruzko zurrumurruak geldiaraztea zein garrantzitsua den landu da. Ikasleek, jasotako prestakuntzaz gain, logo eta eslogan proposamen ezberdinak sortu dituzte ikastetxeak zurrumurruen aurkako borrokan duen konpromisoa adierazteko. Datozen asteetan familien ordezkariek eta irakasleek logo eta eslogan irabazlea aukeratuko dute.

Bestalde, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 20 irakaslek zurrumurruen aurkako 2 orduko prestakuntza jaso dute online.

Prestakuntza-jarduera horiek guztiak proiektu pilotu batean sartzen dira, kulturen arteko bizikidetza sustatu nahi duena, prestakuntza- eta hausnarketa kritikoko prozesu bat abian jarriz, zentro jakin batean sortzen diren zurrumurruen eragina murrizteko. Proiektu hori urrian jarri zen martxan eta, hilabete hauetan, diagnostiko bat egin da. Emaitzen txostena laster prest egongo da. Egindako beste jarduera bat eratutako talde eragilearen prestakuntza izan da. Talde horretan familiak, irakasleak eta ikastetxeko zuzendaritza daude ordezkatuta, eta zurrumurruen aurkako 2 trebakuntza-saio jaso ditu.

Datozen asteetan berri gehiago izango dira!

2021/02/05-an argitaratua