Emakumezkoen eta gizonezkoen 2023ko Frantziako Tourraeko ibilbideak aurkeztu dira gaur goizean Parisko Biltzar Jauregian.
Iñigo Urkullu Lehendakariak parte hartu du ekitaldian, Grand Départ Pays Basque 2023n parte hartzen duten EAEko zazpi erakundeetako agintarien ordezkaritza zabala lagun izan duelarik, hala nola, hiru ahaldun nagusiak, Ramiro González (Araba), Unai Rementeria (Bizkaia) eta Markel Olano (Gipuzkoa); hiru hiriburuetako eta Amorebieta-Etxanoko alkateak, Gorka Urtaran (Vitoria-Gasteiz), Juan Mari Aburto (Bilbo), Eneko Goia (Donostia) eta Andoni Agirrebeitia.
Lehenengoa bezain gogorra izango den 210 kilometroko bigarren ibilbideak, Udana, Aztiria eta Alkiza gainetatik eramango du tropela, ondoren Jaizkibelgo azken igoerarekin topo egiteko. Jaizkibel Donostiako Klasikoan ohikoa denaren kontrako norabidean gainditu beharko da. 10 km % 4,6ko batez besteko maldekin.