Lore eskaintza, Donostiako Memoria Historikoaren Egunean

Gerraren eta frankismoaren biktimen omenez

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Irailaren 13an Donostiako Memoria Historikoaren Eguna dela eta, Eneko Goia Donostiako alkateak, udalbatzak, hainbat elkartek, sindikatuk eta herritarrek lore-eskaintza egin dute frankismoaren biktimen omenez, Dual eskulturan.

Aurten ere, Memoria Historikoaren Udal Kontseiluak deitutako ekitaldi honekin, Udalak omenaldia egin nahi izan die biktimei eta 1936ko kolpe frankistan eta diktadurako urteetan askatasun demokratikoak defendatu zituztenei.

Ekitaldian, halaber, Luisa eta Cuco Perezek parte hartu dute. Bezperan Frantziako kontzentrazio esparruetan errefuxiatuen kantutegia eskaini zuten Udaletxeko Pleno aretoan.

Eneko Goia Donostiako alkateak nabarmendu duenez, «urte asko igaro dira jada hiri osoarentzako gertaera larri eta mingarri hartatik; hildakoak eta torturatu eta erbesteratu asko izan dira. Eta gogoratzeko eguna da. Denbora asko iraungo zuen etapa ilun baten hasiera izan zen, ia 40 urte».

Goiaren esanetan, ekitaldi horren bidez «duela 88 urte Donostian gertatutakoa ez ahaztea nahi dugu. Eta inoiz baino gehiago garai hauetan eta bizi dugun testuinguruan. Garrantzitsua da historia errezeta gisa aldarrikatzea, berriro akatsik ez egiteko eta kontziente izateko zer gerta daitekeen demokraziaren eta askatasunaren alde egiten jarraitzen ez badugu».

2024/09/13-an argitaratua