San Sebastian eguna (Urtarrilak 20): Trafiko aldaketak

Easo eta Argentinako Errepublika kaleak sentiduren kontra jarriko dira. Dbusek gautxori zerbitzuak eskainiko ditu banderaren igoeraren eta jaitsieraren ondoren.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Danborradak egiten duen ibilbidea dela eta, hiriaren erdialdeko zati handi batean zirkulazioa moztu behar da, 10:00etatik 15:00ak arte, urtarrilaren 20an. Bulebarra eta Okendo kaleak garraio mota guztientzako itxiko dira; Argentina Errepublika kalea ohiko zentzuaren kontra jarriko dute, eta kale hori bakarrik garraio publikoentzako izango da. Horretaz gain, Okendo, Santa Catalina eta Camino kaleak itxiko dira trafiko guztientzako, danborradan parte hartzen duten umeen autobusentzako ezik.

Horregatik, autobuseko linea guztiak atera behar dira kale honetatik 10:00ak baino lehen. Danborradak bere ibilbidean hartzen dituen gainontzeko kaleak 10:30etik 14:30era itxiko dira (Hernani, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza). Okendo Parkingeko erabiltzaileek ezin izango dute Okendo kaletik atera, Argentina Errepublikatik Groserantz aterako dira.

Easo kalean San Martin eta Mendeurrenaren kale artean errei bat noranzkoa aldatuko da, mendebaldeko autobusak (Amara, Loiola, Ospitaleak, Martutene, Hernani, e.a.) hiriaren erdialdean sartu ahal izateko. Autobus eta taxiak Easo kaleko bus erreitik sartu ahal izango dira. Amara aldera ere, Easo kaletik joango dira; hortaz, Easo kaleak bi noranzko izango ditu herri garraioko ibilgailuetarako.

Autobusek San Martinen eta Mendeurrenaren plazaren artean dagoen erreia hartuko dute eta, gero, Antso Jakitunaren hiribidetik jarraituko dute, ohi bezala. Amara Zaharretik zein Aldapetatik datozen ibilgailuek Amarara joan beharko dute, nahitaez, Easo kaletik. Ibilgailu partikularrak ezin izango dira Easo kalera sartu Amaratik.

Gautxori zerbitzuak


  • Urtarrilaren 19an, San Sebastian bezperan, banderaren igoera dela-eta arratsaldean auzoetako autobus lineak indartuko dira 00:00ak arte, bai Erdialderantz doazen lineetan bai auzoetarantz doazenetan. Ondoren, Dbusek gaueko zerbitzuak emango ditu gau osoan, goizeko lehen zerbitzuak ematen hasi arte.
  • Urtarrilaren 20an, San Sebastian Egunean, Haurren Danborrada egingo dela eta, Dbusek autobus lineak indartuko ditu erabiltzaileak erdialderantz joan ahal izateko, garraio publikoa erabiliz. Kontuan izanda Haurren Danborrada besteak beste Bulebarretik eta Erdialdetik ibiliko dela, eta horregatik gune horiek trafikorako itxita egongo direla, 10:30etik 15:00etara arte hainbat autobus linea beraien geltokiak aldatuko dituzte.
  • Urtarrilaren 20ko gauean, banderaren jaitsieraren aurretik, hainbat lineak  zerbitzua luzatuko dute. Ondoren, gautxori zerbitzuak egongo dira Bulebarretik auzoetarantz 02:00ak arte. Auzoetatik Erdialderantz ere zerbitzuak egongo dira.


Informazio gehiago


2015/01/16-an argitaratua