Doako tailerrak Donostiako Gaztelekuetan eta Bidebietako Kontadores Gazte Zentroan

Lau gaien ingurukoak izango dira: ongizate emozionala, begirada kritikoa, sexualitatea eta bizitzarako trebetasunak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
TREBA Nerabeak eta Gazteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, udaletako Gazteriako Sailen laguntzarekin, Gipuzkoako nerabe eta gazteen eskura jarri duen doako prestakuntza-ekimena da.

Programa honi lotuta, hainbat tailer eskainiko dira Donostiako Gaztelekuetan eta Kontadores Gazte Zentroan. Lau gaien ingurukoak izango dira: ongizate emozionala, begirada kritikoa, sexualitatea eta bizitzarako trebetasunak.

TREBA Nerabeak eta Gazteak saio guztiak, presentzialak eta doakoak izango dira.

Donostian 2025 urtean, guztira 25 tailer eskainiko dira. Horietako batzuk udaberrian izango dira, eta gainontzekoak udazkenean (aurrerago zehaztuko dira gai, data eta kokapen zehatzak).



12-16 urte bitarteko nerabeei beren ahalduntze-prozesuan lagunduko dien prestakuntza-eskaintza da, nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko helburua duena.

Horrela, helburua da neska-mutil gazteenen artean gaitasun emozionalak garatu eta osasun mentala sustatzea; Interneten eta sare sozialen erabileraren ikuspegi kritikoa eta arduratsua bultzatzea; sexualitateari buruzko hezkuntza integrala eskaintzea; eta helduarorako tresna praktikoak ematea.

Tailerrek bi orduko iraupena izango dute.

TREBA Nerabeak tailerrak:

Apirila


ONGIZATE EMOZIONALA: Kuadrilen saltsak.
Trebatzailea – Beñat Benitez
Apirilak 8, asteartea, 17:30ean
Gros Gaztelekua

Maiatza


SEXUALITATEA: Gorputza eta harremanak.
Trebatzailea – Ágeda Blasco
Maiatzak 8, osteguna, 17:30ean
Altza Gaztelekua
ONGIZATE EMOZIONALA: Kuadrilen saltsak.
Trebatzailea – Beñat Benitez
Maiatzak 9, ostirala, 17:30ean
Martutene Gaztelekua

SEXUALITATEA: Aniztasuna eta afektuak.
Trebatzailea – Ágeda Blasco
Maiatzak 9, ostirala, 17:30ean
Intxaurrondo Gaztelekua

BEGIRADA KRITIKOA: Scape box: Nerabeen aktibistmoa bultzatzen.
Trebatzailea – InteRed
Maiatzak 29, osteguna, 17:30ean
Bidebieta Gaztelekua

SEXUALITATEA: Oinarrizko ikastaroa.
Trebatzailea – Ágeda Blasco
Maiatzak 30, ostirala, 17:30ean
Egia Gaztelekua

Ekaina


ONGIZATE EMOZIONALA: Kuadrilen saltsak.
Trebatzailea – Beñat Benitez
Ekainak 6, ostirala, 17:30ean
Aiete Gaztelekua




18-30 urte bitarteko gazteei beren ahalduntze-prozesuan eta garapen integralean lagunduko dien prestakuntza-eskaintza da. Xedea da gazteen emantzipaziorako, garapenerako eta hazkunde pertsonal eta kolektiborako prozesuak sortu eta finkatzea. Izan ere, landu nahi diren gaitasun horiek funtsezkoak dira bizitzako etapa honek bereizgarri dituen aldaketei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko.

Tailerrek hiru orduko iraupena izango dute.

Treba Gazteak tailerra:

Maiatza


BIZITZARAKO TREBETASUNAK: Bidai bat antolatu
Trebatzailea –Julen Arrieta
Maiatzak 8, osteguna.
17:30-20:30
Kontadores Gazte Zentroa
Saio guztiak presentzialak eta doakoak izango dira.
Parte hartu ahal izateko izena ematea beharrezkoa izango da:
-TREBA Nerabeak: dagokion Gaztelekuan bertan egin beharko da.
TREBA Gazteak: www.kontadores.eus webgunean.

INFORMAZIO GEHIAGO
Donostiako Udalaren Gazteria Saila
Agirre Miramon 4 (Gros)
943 481 909
gazteria@donostia.eus

2025/03/31-an argitaratua