Behobia-Donostia lasterketa: Aldaketak aparkalekuetan, garraoietan eta errepideetan

TAO, bide mozketak, Aldirietako aparkalekuak, Euskotren, DBUS, RENFE

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

OTA

                 
Behobia-Donostia lasterketa  dela eta, 1-1 eta 1-2 sektoreei dagozkien Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten bertakoek baimena izango dute Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainontzeko sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan,  azaroaren 11tik, ostiraletik azaroaren 15eraino astearteraino, biak barne.                    

Gainera,  aukera edukiko dute ondorengo koexistentzia kaleetan aparkatzeko destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan : Getaria; Alfonso VIII, C/ San Marcial (tramo Fuenterrabia - Etxaide)  azaroaren 12ko,larunbatatik, arratsaldeko 20:00etatik, azaroaren 14ko, goizeko 8:00arte, astehelenerarte.  

Bide mozketak

 

Behobia-Donostia lasterketaren 52. edizioa dela eta, datorren igandean, hilak 13, Boulevardeko sarrera itxita egongo da Legazpi kaletik, 05:00etatik 17:00etara. Peñaflorida kalea moztuta egongo da trafikorako, 05:00etatik 17:00etara. Bestalde, lasterketa amaitu arte itxita egongo dira Askatasunaren hiribidetik Boulevardera joateko bideak ibilgailu partikularrentzat (egoiliarrak izan ezik).  
ikusi ohar osoa PDF honetan


Aldirietako aparkalekuak

         
Hiriaren kanpoaldean kokatuak dauden aparkalekuak dira. Parking hauek doakoak edo oso merkeak izaten dira eta hiriaren erdialdera hurbiltzeko autobusak dituzu. Informazio gehiago hemen          

DBUS

 Datorren igandean, hilak 13, Behobia-Donostiaren 52. edizioa egingo dela eta, 7:00etatik 17:00etara ibilbideetan eta geltokietan honako aldaketa hauek egingo dira:        
Informazio osoa ikusi (pdf)  
           

Euskotren: Trenen zerbitzu berezia

 Euskotrenek azaroaren 13an goizez BEHOBIA-SAN SEBASTIÁN lasterketaren ospakizuna dela eta, trenen zerbitzu berezia eskainiko du.  Ikusi zerbitzu berezien ordutegia                  

MUGI

   
ldaketa gehiago izango dira Lurraldebusen Bidasoaldea eta Oarsoaldeako ibilbideetan, E01-E02-E05-E09-E21-E25 eta E27 ibilbideetan, hain zuzen. Era berean, Ekialdebusek Pasaia San Pedro eta Pasai Donibanetik Behobiako kontsignetara autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu lasterketan parte hartuko dutenentzat. Kontsultatu ordutegi eta aldaketak hemen.    

Euskotrenek jai egunetako ohiko zerbitzua osatu du eta tren zerbitzu berezia eskainiko du: Informazioa ikusi.    

RENFE

         
Lasterketaren hasieraren ordutegia kontutan hartuta, Irunera bidaiatzeko eskaintzen diren Aldiriko zerbitzu bereziko lehen trenak ondorengoak dira:    

1. TOLOSA, 7:17 – IRUN, 8:09    
2. ZUMARRAGA, 7:17 – IRUN, 8:27          
3. TOLOSA, 8:01 – IRUN, 8:53    
4. TOLOSA, 8:30 – IRUN, 9:21    
5. TOLOSA, 9:12 – IRUN, 10:04    
6. Donostia, 8:41 eta 9:10 – IRUN, 9:04 eta 9:33      

Informazio gehiago (prezioa,....)RENFEk atera duen ohar honetan      

2016/11/08-an argitaratua