Udalak zenbait pasealeku itxiko ditu astelehenean, olatu denboralea dela eta

Astelehena 28rako olatuengatik ezarritako abisu laranja dela eta, Udalak Paseo Berria itxiko du Jauregi Jenerala kaletik, eguneko lehen orduetako lehendabiziko itsasgoraren unean mozketa Erregina Erregentea kaleraino ere zabalduz.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
 Leizaola pasealekuan, Ondarretan, Tenisean, Haize Orrazian eta Urgulleko sarreran (J.Cuestau-Oteiza) oinezkoen sarbidea moztuko da, Olatuen Protokoloak markatzen duenari jarraiki.

SMS bidezko abisua ere aktibatu da, ondorengo mezuarekin: “14:00etan. ASTELEHENA HILAK 28, ALERTA LARANJA OLATUENGATIK. OLATUEN ALTUERA 5 M-TIK GORAKOA IZANGO DA. KOSTALDEAN KONTUZ IBILI”.

Udaleko Babes Zibilak adi jarraitzen du, hartu beharreko edozein neurri osagarri hartu behar baldin bada.

2013/01/25-an argitaratua