Doako dantza jaialdia Kontadores Gazte Zentroan, azaroaren 8an, larunbata

Twerk, Afrodance, Burlesque eta Vogue tailerretan parte hartzeko epea zabalik

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Aurtengo Indarkeria matxistak nerabezaroan IX. Jardunaldiaren markoan, Dantza Jaialdi bat antolatu da.

Dantzaren bidezko gorputz eta ahalduntze tailerrak eskainiko dira, azaroaren 8an, Kontadores Gazte Zentroan, goizeko 11etatik arratsaldeko 19:00ak arte.

Tailerren ordutegia honako hau izango da:

11:00-12:30 Burlesque (Maria Elgezua)
12:30-14:00 Vogue Femme y Runway (Miguel Ángel Jímenez Herrera-Mika)
14:00-15:30 Atsedena
15:30-17:00 Twerk by Katthia Rain
17:00-18:30 Afro Dance (Madeleine Perfecta)
18:30-19:00 Itxiera

Tailer hauetan parte hartzeko, izena ematea beharrezkoa izango da esteka honen bidez. Sarrera doakoa den arren, izen ematea beharrezkoa da edukierak mugatuak direlako.

Egun osoan parte hartu ahalko da. Baina aukera egongo da ere tailer bakar batean edota bakoitzak nahi duen tailer kopuruan izena emateko.

Dagoeneko ireki da parte hartzeko epea eta parte hartzaileak inskripzioaren hurrenkeraren arabera hautatuko dira.

Informazio gehiago
Donostiako Udalaren Gazteria Saila
Agirre Miramon 4 (Gros)
943 481909
gazteria@donostia.eus
www.kontadores.eus

2025/10/10-an argitaratua