Otsailak 1-2: alerta laranja olatuengatik

Hiriko kale eta pasealeku batzuk moztu egingo dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Babes zibilak jakinarazi du alerta laranjak, olatuak direla-eta, indarrean jarraituko duela hurrengo orduetan.

  • Alerta laranja olatuak direla-eta: bihar arte, asteartea, hilak 2, 9:00etara.

Ondorioz guztiz itxita egongo dira:
  • Pasealeku Berria, bai ibilgailuentzat, bai oinezkoentzat.
  • Leizaola pasealekua (Zurriolako espigoia)
  • Haizearen Orrazia

Espero da bihar, asteartea (otsailak 2) goizean zehar gune horiek zabaltzen joatea, teknikariek ikuskapena egin ondoren.

2021/02/01-an argitaratua