Eskatzaile guztiek kontsultatu ahal izango dute behin betiko zerrenda Udalaren webgunean
Eskatzaile guztiek kontsultatu ahal izango dute behin betiko zerrenda Udalaren webgunean, eskatzailearen NANa edo AIZa sartuta.
Arazorik izanez gero, jarri harremanetan Etxegintzarekin (943 48 17 65/943 48 11 94).
Kupoa | zenb |
1 Mugikortasun murriztua | 8 |
2 Genero-indarkeria | 8 |
3 Adimen-desgaitasuna | 5 |
4 Pentsiodunak | 14 |
5 Emantzipazioa | 16 |
6 Familia ugaria | 19 |
7 Guraso bakarrekoa | 16 |
8 Etxebizitza partekatua | 9 |
9 Orokorra | 62 |
10 Gizarte-arretako lagapenak | 5 |
Behin behineko zerrendak argitaratu ondoren, Donostiako Etxegintzak aurrez aurreko mila hitzordu baino gehiago kudeatu ditu San Martzial kaleko bulegoetan. Eta ekainaren hasieran alegazioak aurkezteko epea hasi zenetik, 539 alegazio jaso ditu Donostiako Etxegintzak.
Nekane Arzallus Hirigintza zinegotziak adierazi duenez, "Behin prozesua amaituta eta behin betiko zerrendak onartuta, saila etxebizitza bakoitza esleitzeko lanean ari da, udazken hasieran entregatu ahal izateko". Halaber, gogorarazi duenez, "Urtero txandakatzen dira etxebizitzak eta bizitokiak. Hutsik geratzen direnak ere zerrenda honen bidez esleituko dira ".
2020/07/29-an argitaratua