Zabalik da 2026-2027 ikasturterako proposamen artistiko eta kulturalen deialdia

Apirilaren 30era arte, Kontadores Gazte Zentroaren webgunearen bidez

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Kontadores Gazte Zentroak jarduera artistiko eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia ireki du, 2026-2027 ikasturteari begira. Deialdi honek tokiko sormen-prozesu gazteak bultzatzea du helburu, baita proposamen berriak Kontadoreseko eremuan integratzea ere.

Honakoak gauzatzeko proposamenak onartuko dira: Kontadoresen laborategi edo lantegi trinkoak (LABORATEGIAK) edo/eta arte biziekin erlazionaturiko pieza eszenikoak (ESZENA). Azken horiek barne hartzen dituzte musika, antzerkia, spoken word, poesia, ikus-entzunezko saioak, performanceak, dantza edo antzeko ekimenak.

Parte hartzeko, Kontadoreseko webgunean dagoen eskaera-inprimakia bete behar da Kontadoresen webgunean, eta kontadores@donostia.eus helbidera bidali. Webgune berean, deialdiaren oinarriak ere egongo dira.

Epeak

Proposamenak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 23tik apirilaren 30era arte egongo da zabalik, bi egun horiek barne. Dokumentazioa online aurkeztu behar da, aipatutako eskaera-inprimakiaren bidez.

Hautaturiko proposamenak

Kontadoresek egingo du proposamenen balorazioa eta harremanetan jarriko da izena eman duen pertsona edo taldearekin. Kontadoresek bere gain hartuko ditu ekintza garatzeko behar ekonomikoak eta baita horren difusioa bere ohiko kanaletan. Horregatik, hautaturiko proposamenek ekimena garatzeko eta produzitzeko aurrekontu bat izango dute. Era berean, Kontadoresek ekimenaren sustapena egingo du online eta offline kanalen bidez.

Informazio eta argibide gehiago

kontadores@donostia.eus
943 483476
@dss_kontadores

2026/03/23-an argitaratua