Zinemaldia: Udalak 1.000 gonbidapen banatuko ditu langabetuen artean

Irailaren 13tik 15era bitartean eska daitezke

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak Zinemaldiko filmeak ikusteko 1.000 gonbidapen banatuko ditu langabetuen artean.

Gonbidapenak
  • irailaren 13tik 15era (14:00ak arte) bitartean eska daitezke
  • webgunean
  • 010 telefonora deituz
  • edo Udalinfoko edozein bulegotan (aldez aurretik hitzordua eskatuz)

Sarrerak eskatu ahal izateko ezinbestekoa da:
  • langabezian egotea
  • Donostian erroldatuta egotea
  • 18 urtetik gorakoa izatea
Udalinfok datuak egiaztatuko ditu eta, ondoren, gonbidapenak Arrokako Udalinfo bulegoan (Arroka plaza 5) jaso ahal izango dira. Bertan, nortasun agiria eta langabezia-ziurtagiria aurkeztu beharko dira. Gonbidapenak jasotzeko epea irailaren 15eko, ostiraleko, 14:00etan amaituko da.

Gonbidapenak Sail Ofizialeko (K1) filmetarako, belodromoko filmetarako eta belodromoko kontzertu-proiekziorako dira.

2023/09/12-an argitaratua