Alokairuko etxebizitza lortzeko eskaerak aurkezteko prozesua hasi da

Sistema berri hau lehen aldiz aplikatuko da Txomineneako alokairuko 162 etxebizitzen esleipenean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Etxegintzak ireki du baremazio-sistemaren bidez alokairuko etxebizitza lortzeko eskaerak aurkezteko epea. Interesatuek urtarrilaren 10 arte izango dute izena emateko epea.      

Horretarako, Donostiako Etxegintzako (www.donostia.eus/etxegintza) Eskatzaileen Erregistroan izena emanda dauden pertsonek posta elektroniko bat edo sakelako telefonoan SMS bat jasoko dute giltzarri eta esteka batekin. Eta esteka horretan norberaren datuak kontsultatu ahal izango ditu eta era berean, prozesuan parte hartzeko behar diren datuak eta baimenak eman ahal izango ditu.    

Aldiz, Donostiako Etxegintzaren erregistroan izena eman ez dutenek, esteka horren bidez izena eman ahal izango dute eta prozesuan parte hartzeko behar diren datuak eta baimenak eman ahal izango dituzte.      

Tramitea modu telematikoan egin ahal izango da, bai edozein ordenagailutik zein dispositibotik, bai lehengo ostegunean ireki zen Donostiako Etxegintzako San Marcial 2 kaleko egoitza berrian jarri diren ordenagailuetatik.    

Baremazio-sistema

   
Donostiako Etxegintza baremazio-sistemaren bidez hasiko da etxebizitzak esleitzen. Eta sistema honek zozketaren bidezko sistema ordezkatuko du. Baremazio-sistemak hainbat kupo ezartzen ditu, hainbat irizpide kontuan hartuta, eta puntuen bidez esleitu ditu etxebizitza ezberdinak.    

Horrenbestez, zozketa bidezko sistema aldatuko da, eta besteak beste, baremazio-sistemak segidakoak kontuan hartuko ditu: eskatzaile bakoitzaren diru-sarrerak, bizitoki bakoitzeko pertsona kopurua, etxebizitza eskatzaileak erregistroan daramatzan urteak edo hirian bizitzen daramatzan urteak, eta egoera bereziak.    

2019/12/16-an argitaratua