Elkarteentzako ikastaroak azaroan

Doako formazioa gai hauetan: Hizkuntza eta irudi ez sexistak, CANVA, Intersekzionalitatea, Oinarrizko kontabilitatea, Talde osasuntsuak...

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Herri Partaidetza Zerbitzuak 2025 urterako antolatutako formazio jardueren baitan azaroan zehar garatuko diren zenbait ikastaroen izen emate epea zabaldu du.

Ikastaroak doakoak dira eta saio guztiak Udaletxeko eraikinean izango dira (Ijentea kalea, 1), arratsaldeko 18:00tan.

Kasuren batean izan ezik, bi ordutako bi saioz osatzen da ikastaro bakoitza, 4 ordu guztira.

Ikastaro guztiak euskaraz izango dira.

Azaroko ikastaroak


  • CANVA: KARTEL ETA IRUDIEN DISEINUA (Tapunturen eskutik)
    Irudiek eragin handia duten gizartean bizi gara. Gure proiektuen berri emateko eta horiek komunikatzeko irudiak sortzeko tresna ugari daude. Ikastaro honetan Canva ezagutuko dugu, diseinu grafikorako sareko doako tresna erabil erraza.
    Euskaraz:
    Azaroak 3 eta 10
    18:00-20:00
  • HIZKUNTZA ETA IRUDI EZ SEXISTAK: (Errotiken eskutik)
    Elkarteen jardueren komunikazio ez sexista egiteko kontuan izan beharreko aspektuak landuko dira. Hizkuntza inklusiboa eta estereotipatu gabeko irudiak erabiltzeko kontuan izan beharreko irizpideetaz arituko gara, eta hainbat adibide eta eredu aztertu
    Gazteleraz
    Azaroak 4
    18:00-20:30
  • ELKARTEEN OINARRIZKO KONTABILITATEAREN KUDEAKETA (Impact Huben eskutik)
    Kontabilitate- eta eragiketa-kontzeptu oinarrizkoak azalduko dira, elkarte bakoitzaren jardueraren araberako kontuak eramateko aukera ezberdinak aztertuko dira, kontabilitate-irizpideak zein izan daitezkeen, kontuan hartu beharreko zerga-alderdiak, gastuen eta diru-sarreren periodifikazioa...eta, kasu praktiko baten bidez, irabazi-asmorik gabeko elkarteen kontabilitate-kudeaketa arrunta landuko da.
    Euskaraz
    Azaroak 13 eta 20
    18:00-20:30 (guztira 5 ordu)

IKASTAROETAN IZENA EMATEKO FORMULARIOA


Ikastaroen ezaugarriak


  • Ikastaro guztiak independienteak dira, eta norberak gehien interesatzen zaion ikastaro edo ikastaroetan izena emateko aukera edukiko du.
  • Izen-ematea doakoa da.
  • Ikastaroek edukiera mugatua izan dezakete. Izen-ematea egin den ordena errespetatuko da (genero ikastaroan izan ezik, non dirulaguntza eskaeran konpromisoa hartu zutenek lehentasuna izango duten). Elkarte beretik pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako jendearen parte hartzea lehenetsiko da.
  • Ikastaroren batean behar adina inskripzio jaso ezean, bertan behera gera daiteke.
  • Ikastaro guztiak Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetza Zerbitzuak antolatzen ditu eta entitate ezberdinek ematen dituzte.

2025/10/08-an argitaratua