Ekainaren 28tik aurrera: San Martin kalea itxi egingo da

Zubieta kalea bi zatitan banatuta egongo da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Bihartik, ekainaren 28tik aurrera, San Martin kalea itxiko da, Kontxa eta Urbieta artean. Baimendutako ibilgailuei (San Martinera) soilik utziko zaie Kontxatik sartzen. Ibilgailuak Zubieta kaleaik pasa ahal izango dira.

Zubieta kalea bi zatitan banatuta egongo da: bata, Kontxa pasealekuarekin bat egiten duen tokitik Arrasate kaleraino, eta bestea, Arrasatetik Urbietaraino. Kontxa eta Arrasate arteko zatiak (Zaragoza plaza) zentzu bikoitza izango du, eta Arrasatetik (Zaragoza plaza) Urbietara doanak noranzko bakarra izango du.

Manterolaren itxiera, Arrasate eta San Martin artean: baimendutakoak Arrasatetik baino ezin dira sartu.

San Bartolome kalea zabalik dago trafikoaren behin betiko noranzkoekin (sarrera San Martinekiko bidegurutzetik), eta baita San Martinerako zeharkako kaleak ere, Marina izan ezik.

Beste alternatibak
Alternatiba gisa, Erdialdetik Antiguara edo alderantziz joan nahi duten ibilgailuei Pio Baroja - Izoztegi erabiltzea gomendatzen zaie.

Ibilbide hau ere egin ahal izango da:
Erdialdera Antiguatik: Mirakontxa – Zubieta - Urbieta
Antiguara Erdialdetik: Arrasate – Zubieta - Kontxa

Inguruko egokitze lanak aurrera jarraitzen dute: semaforo berriak, trafiko seinaleak, autobus geltoki aldaketak, kaleen margotzea eta norabide berriak....

Agertoki berria, lan hauek amaitzen direnean

Obra-fase hori amaitutakoan, eremu horren egoera honako hau izango da:

Marina eta Arrasate izan ezik (itxi egingo dira), gainerako kaleek zirkulazioaren behin betiko noranzkoak izango dituzte: San Martin, Zubieta, San Bartolome eta San Martinerainoko zeharkakoak: Lersundi eta Triunfo.

Bosgarren faseari ekingo zaio, Arrasate eta Marina kaleak itxi egingo dira, norabideak aldatu ahal izateko.

Bidegorria lan hauen ondoren:
  • Easo eta Kontxa arteko bizikleta ibilbidearen aldaketa, San Martin eta Triunfotik behin betiko lotura.
  • Behin betiko bizikleta ibilbidearen aldaketa San Martinetik, La Perla ingurua Easo eta Urbietarekin lotuz.

Kontxa gauez asfaltatzeko lanak

Kontxa Pasealekua itxita egongo da trafikoarentzat asfaltatze lanak egiteko, 00:00etatik 06:00etara.
Ordezko irtenbidea Antiguarantz
Askatasunaren hiribidea – Urbieta – Errondo Pasealekua – Izoztegi - Pio Baroja
Urbieta – Larramendi - Lizarra – Aldapeta

Mirakontxa Pasealekua itxita

Mirakontxa pasealekuak itxita jarraituko du Miramar jauregira igotzeko aldean. Handik jaistea posible izango da. Horren ordezko irtenbide gisa, Kontxa Pasealekuko eskuineko erreia irekiko da ibilgailuak Antigua aldera joateko.

TAO

Ekainaren 1etik uztailaren 18ra, 1-2 eremuko egoiliarrek gainerako eremuetan aparkatu ahal izango dute.
Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Dbus

Ekainaren 28tik aurrera, 5, 16, 18, 25, 33, 40, 45, B1, B7 eta B8 lineetako zerbitzuek ibilbidea aldatuko dute.

Maiatzaren 30etik aurrera, Antigua alderantz doazen 16-Igeldo, 18-Seminarioa (gaueko linea) eta B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa lineek Kontxa Pasealekua zeharkatuko dute Antiguako tuneleraino eta Pio Barojatik igoko dira Kiroldegiko biribilguneraino, eta handik beren ibilbide arrunta egiten jarraituko dute.

Kendu egingo dira geltoki hauek: Mirakontxa, Miramar Jauregia, Baenako Dukea, Sanserreka eta Kiroldegia-Sanserreka. Hauek guztiak Kiroldegiko biribilgunearen ondoko behin-behineko geltoki batera lekualdatuko dira.

Linea hauek ez dute aldaketarik izango Erdialderako norabidean.

2022/06/27-an argitaratua