Euskal dantza eta trikitixa Korrikaren irekiera ekitaldian
Eskolak bat egingo du Korrika Kulturalarekin, eta horretarako hiru jarduera antolatu ditu; lehena euskal dantza eta trikitixa emanaldia izango da martxoak 18an.
Martxoaren 31tik apirilaren 10era
22. Korrika ospatuko da Amurriotik Donostiara, "Hitzekin" lelopean, eta ibilbidearekin batera egingo den
Korrika Kulturalarekin bat egingo du Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak. Hala, Eskolak hiru jarduera antolatu ditu Egiako auzoan egingo den Korrikaren aurkezpenerako; lehena ostiral honetan, martxoak 18, 19:00etan egingo den euskal dantza eta trikitixa ekitaldia izango da. Ondoren, martxoak 26
DJ IKASTAROA eskainiko du DJ Makalak Eskolako areto nagusian, eta apirilak 4 Eskolako Big Band-en kontzertua egingo da Dabadaba aretoan.
EKITALDIAK
1.
Martxoak 18: Euskal dantza + Trikitixa. Egiako Korrikaren aurkezpena plaza handian
2.
Martxoak 26: DJ IKASTAROA. DJ Makalaren eskutik (euskaraz).
Informazio osoa eta izen ematea hemen.
3.
Apirilak 4: Eskolako Big Band-en kontzertua, Dabadaba aretoan.
Erlazionatutako dokumentuak
2022/03/14-an argitaratua