Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak
Haur-parkeak, Dbus lursaila, Taxiak
Haur-parkeak
Tokiko Gobernu Batzarrak hiriko haur-parkeetako jolasak eta segurtasun-zoladura ordezteko eta berritzeko 5 loteak esleitzea onartu du:
- 1. lotea: Santa Barbara 7-9, ELECTRO TALLERES ZARAUZ SA enpresari esleitua, 46.324 euroan.
- 2. lotea: San Roke 10-14, HPC IBERICA SA enpresari esleitua, 28.323 euroan.
- 3. lotea: Otxoki, SUMALIM SL enpresari esleitua, 47.443 euroan.
- 4. lotea: Mons pasealekua 110, ELECTRO TALLERES ZARAUZ, SA enpresari esleitua, 35.341 euroan.
- 5. lotea: Atotxaerreka (handitzea), MONTAJES GARRA SL enpresari esleitua, 22.804 euroan.
Kontratuaren xedeak honako hauek jasotzen ditu:
- Dagoen segurtasun-zoladura eta jokoak kentzea (udal-biltegietara eramatea edo hondakinak egoeraren arabera kudeatzea, Atotxaerrekan izan ezik.
- Joko berrien hornidura, garraioa eta muntaia, udal ereduko jokoen kartela eta espezialistek egindako segurtasun-zoladura, bai eta lanak egiteko behar den edozein kontzeptu ere (hondakinen kudeaketa, segurtasuna eta osasuna eta antzeko beste lan batzuk).
Dbus lursaila
Tokiko Gobernu Batzarrak hasierako onarpena eman dio Marrutxipi eremuko G.00/IN.01 lurzatiaren Hiri Antolamenduko Plan Bereziari. Plan Berezi honen helburua Dbusen lurzatia (g.002 Ekipamendu komunitarioa) handitzea da, haren jardueraren funtzionamendurako ezinbestekoak diren zenbait instalazio hartu ahal izateko, elektrifikazio-prozesuaren barruan. Handitze hori f.10-b Espazio libreak kalifikazioa duten lurzoruen kontura egin da, eta, horretarako, 2017ko Planean ezarritako zonakatze xehatua aldatu behar da.
Taxiak
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du taxi-zerbitzu publikoaren hiri-tarifak igotzeko eskaera neurri batean onartzea, 2026tik aurrera. Horrekin I, II eta V. tarifei % 2,4ko igoera aplikatuko zaio. Igoera hori Araubide Bereziko Eremuko 11 udalerrietan aplikatuko da, eremua osatzen duten udalerri guztietan tarifa bera aplikatzen baita zerbitzuaren arabera.
Sektoreko elkarteek taxi-zerbitzuaren tarifak berrikusteko eskaera egin diete Donostialdeko ABEa osatzen duten udalei, eta % 4ko igoera proposatu dute. Eskaera aztertu ondoren, tarifen igoera proportzionala proposatzen da kontzeptu guztietan, taxi-zerbitzuaren ustiapen-kostuen urtebeteko bilakaeraren azterketa eta kalkulutik lortutako emaitzaren berdina, azken igoeran kontuan hartutako alditik, hau da, % 2,4.
2025/10/28-an argitaratua