Asteburu honetan hirian egongo diren ospakizunek trafikoan eragina izango dute

Inauteriak eta Lilatoia izango dira moldaketak eragingo dituzten ospakizunak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Asteburu honetan ospakizun ezberdinak izango dira hirian, eta horiek, trafikoaren normaltasuna urratuko dute, baita Dbus zerbitzuaren funtzionamendua.  

Otsailak 29, larunbata


Otsailaren 29an, larunbatean, 11:00etatik 12:30era gutxi gorabehera aldaketak egingo dira Intxaurrondon inauteriak direla eta, eta Dbuseko hurrengo lineak moldatuko dira:  
  • 9. EGIA-INTXAURRONDO      
  • 29. HEGO INTXAURRONDO SUR


Arratsaldean, txirrindulari proba bat dela eta, Igaran 16:00etatik 18:00etara moldaketak izango dira.  

Inauteriak direla eta, Altzan eta Loiolako Erribera auzoetan moldaketak izango dira. Esaterako, Altzan hurrengo Dbus lineak moldatuko dira.    
  • 13-ALTZA    
  • 24-ALTZA-GROS-ANTIGUO-INTXAURRONDO      
  • 27-ALTZA-INTXAURRONDO-ANTIGUO-GROS      
  • 31-INTXAURRONDO-OSPITALEAK-ALTZA      
  • 33-LARRATXO-INTX-BERIO      
  • 38-TRINTXERPE-ALTZA-MOLINAO


Loiolako Erribera auzoan, aldiz, egingo den konpartsen eta karrozen inauteri desfilea dela eta, 16:30etik 20:30era ibilbidea zeharkatuko duten kale hauek itxita egongo dira:  Nemesio Etxaniz, Barcelona hiribidea, Gregorio Ordoñez, Irun plaza, Isabel II, Madril hiribidea, Eustasio Amilibia (kontrako norabidean), Felipe IV, Irun plaza. Desfilea 17:00etan hasiko da.  

Desfileak irauten duen bitartean, Erdialderako noranzkoan Aita Donostia plazaren eta Madril hiribidearen arteko zatia itxita egongo da. Ibilgailuak Errondo pasealekutik desbideratuko dira eta hiriaren erdigunera joan nahi dutenek Pedro Manuel Collado kalea zeharkatuz Pio XII.aren plazatik egin ahalko dute.  

Azkenik, manifestazio bat dela eta, 16:45etik 19:00etara gutxi gorabehera, aldaketak izango dira hirian.  

Martxoak 1, igandea


Alde batetik igande honetan ospatuko den 31. Lilatoia dela eta, Boulevard zumardia 7:15etik 13:00etara itxita egongo da. Bestalde, ibilbideak zeharkatzen dituen kaleak 10:00etatik aurrera itxiko dira eta lasterketa pasa ahala pixkanaka kaleek normaltasuna berreskuratuko dute, 11:30ak aldera.  

Lilatoia 10:30ean Boulevard zumarditik aterako da eta kale hauek zeharkatuko ditu: Hernani kalea, Askatasunaren Hiribidea, Urbieta kalea, Prim kalea, San Martin kalea, Foruen pasealekua,  Espainiako plaza, Argentinako Errepublika, Kursaaleko zubia, Zurriolako Etorbidea,  Nafarroa hiribidea, Zurriolako etorbidea, Kursaaleko zubia eta Erregina Erregeordearen kalea. Helmuga Boulevard zumardian egongo da.  

Bestalde, 11:00etan Eltze itsu igandea ospatuko da Altzan. Hori dela eta 10:00etatik 13:00ak aldera arte ibilbidea zeharkatzen dituen kaleetako trafikoan eragina izango du. Ibilbidea: Lau Haizeta, Txapin Ene, Larratxo pasealekua, Altza pasealekua, Harria parkea.  

2020/02/28-an argitaratua