Bilera berriak Amara Berriko Olaeta eta Armeria plazak berriz urbanizatzeko bidean

Apirilaren 16 eta 29an, herritar eta eragile guztiei zabalik

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak urratsak ematen jarraitzen du partaidetza prozesu baten bidez Amara Berriko Olaeta eta Armeria plazak berriz urbanizatzeko proiektuan herritarren begirada txertatzeko.

Martxoan prozesu hori hasi ondoren, aste honetan beste fase parte-hartzaile bat irekiko da, herritarrei irekitako bi bileren bidez proposamenak eta ekarpenak aztertzeko bizilagun, plazaren erabiltzaile, elkarte, auzoko hezkuntza- eta ekonomia-eragileekin...
  • Bilerak apirilaren 16ean (osteguna) eta 29an (asteazkena)
  • 18:30
  • Amara Berri Ikastetxea (Olaeta Plaza)



Bilera horietan parte hartzeko gonbita egiten zaie interesa duten pertsona eta eragile guztiei, orain arte egindako proposamenak ezagutzeko eta horien inguruan hausnartzeko, diagnostiko parte-hartzaile baten bidez plazen egungo egoeraren ikuspegi partekatua lortzen saiatzeko, eta plazak berriro urbanizatzeko elkarrekiko lankidetzan oinarritutako proposamenak eginez.

Prozesuaren ibilbidea eta etorkizuneko pausuak



Udalak martxotik maiatzera garatuko duen prozesuan hainbat jarduera aurreikusten dira:
  • herritarrei irekitako aurrez aurreko topaketak eta informazio-karpa bat
  • bilerak auzoko agenteekin (ikastetxea, ostalaritza eta merkataritza, elkarteak...)
  • inkesta idatziz eta online formulario baten bidez apirilak 13 bitarte

Martxoaren 11ean egin zen partaidetzako lehen saioa auzotarrei zabalik eta karpa bat ere jarri zen Olaeta Plazan. Eragileekin lehen bilerak egin dira eta inkestak betetzeko aukera egon da, idatziz eta online.

Maiatzean aurkeztuko dira ondorioak

2026/04/13-an argitaratua