Hiriko saltoki, taberna eta jatetxeetan gastatzeko deskontu bonuak ekainaren 30era arte daude salgai.
12 euro ordainduta, 20 euroko gastua duen erosketa egiteko, zenbateko horren % 40a Udalak ordaintzen du.
690 establezimendu
Oraingo honetan, saltoki eta ostalaritza (102) eta turismoko lokalen artean, 690 establezimeduak dira deskontu-bonu hauetan izena eman dutenak.
Establezimendu bakoitzak 250 bonu sal ditzake gehienez. Pertsona bakoitzak 5 bonu eros ditzake gehienez, eta establezimendu batean edo batzuetan trukatu. Bonuen balioaren epea aurtengo abenduren 31ra artekoa da.