Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 22. ekitaldiko erakusketaren irekiera

Apirilaren 23tik 30era

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Beste behin ere, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Atalak, Artea eta Giza Eskubideen Haur eta Gazteen erakusketa bisitatzera gonbidatu nahi zaituzte. Azken edizio honetan aurkeztutako marrazki guztiak biltzen ditu.

Hain zuzen ere, 6 eta 18 urte bitarteko 2.000 parte-hartzaile baino gehiagoren 1.400 marrazki inguruk argi utzi dute funtsezkoa dela zaurgarrienak babestea. Horregatik babestu gazteenen bizitza behar dugu gatazka armatuetan.

Gaur egungo gatazka armatuen inguruan egin dituzten lanak ikusi eta horien inguruan hausnartu ondoren, Palestinako gatazkari lotutako marrazki kopurua aipagarria da. Horregatik, aurten, erakusketako horma oso bat egoera zehatz horrekin lotutako marrazkiei eskaini zaie.

Lanak Victoria Eugenia Antzokiko erakusketa aretoan (sarrera Okendo plazatik) ikusi ahal izango direla, apirilaren 23tik 30era, 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00 ordutegian (astegunetan arratsaldez bakarrik).

22. edizio honetako sari-banaketa apirilaren 26an izango da, 12:00etan, Udaletxeko Udaltbatza aretoan. Ekitaldira irabazleak eta haien familiak edota irakasleak bertaratuko dira.

2026/04/24-an argitaratua