COVID-19: Donostia eremu gorrian dago

Neurri aipagarrienak apirilaren 20tik aurrera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako mugak itxita egongo dira gaurtik, apirilaren 20tik, aurrera 100.000 biztanleko 400 kasutik gorako intzidentzia gainditu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren 2021eko apirilaren 19ko Ebazpenak jasotzen duen bezala. Indarrean egongo da harik eta positibotasun-tasa murriztu ondoren hura ordeztuko duen ebazpen berri bat egon arte.

Hirian hainbat neurri murriztaile sartu dira indarrean:
  • Donostia Kultura: programazioari eusten zaio eta ikuskizun, kontzertu, proiekzio eta gainerako jarduera guztiak 21:00etan amaituko direla bermatuko da. San Telmo museoak bisita gidatuen edukiera une honetan baimendutako maximoetara egokitu du. Babes eta higiene neurriak mantentzen dira Antzoki Zaharra, Victoria Eugenia eta kultur etxeetako espazio eszenikoetan
  • Ostalaritza: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era baino ezingo da tabernen eta jatetxeen barruan egon.

Beste hainbat neurri aipagarri kontsulta ditzakezu.


Bestalde, Eusko Jaurlaritzak egindako eta 2021eko apirilaren 9an eguneratutako Ohiko galderen erantzunak dokumentua deskarga dezakezu eta etengabe eguneratutako informazio zabala aurkituko duzu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren koronabirusari (COVID-19) buruzko gardentasun-orrian.

2021/04/20-an argitaratua