Zinemaldia: doako sarrerak langabetuentzat

Eskatzaileek Donostian erroldatuta, langabezian egon eta 18 urtetik gorakoak izan beharko dute.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak eta Zinemaldiak doako 1.000 sarrera banatuko dituzte jaialdiaz gozatzeko zailtasunak dituzten donostiar langabetuen artean. Zinemaldia irailaren 21etik 29ra izango da. Pertsona bakoitzak eskaintzen diren 12 filmeetako bat aukeratu ahal izango du eta 2 sarrera emango zaizkio.

Eskatzaileek Donostian erroldatuta, langabezian egon eta 18 urtetik gorakoak izan beharko dute.        

Sarrerak nola eskatu

     
Sarreren eskaera irailaren 18ko 09:00etatik irailaren 21eko 14:00ak arte egin ahal izango da. Eskaerak online, telefonoz edo presentzialki egin daitezke:    
     
   





Sarrerak nola jaso

     
Sarreren banaketa bakarrik Udal!nforen Udaleko bulegoan (Ijentea 1) egingo da, irailaren 18tik 21era, honako ordutegian: 09:00-14:00 eta 16:00-18:00.      

Sarrerak jasotzeko ezinbestekoa izango da identifikazio dokumentua (NAN, AIZ,…) eta langabetu agiria (Lanbideren LEABD) aurkeztea. Gainera, online egindako eskaeren kasuan, inprimatutako agiria ere aurkeztu beharko da.  

Aukeran dauden filmak honako hauek dira:


        DATA
ORDUA
FILMA
SAILA
ARETOA
SARRERA KOPURUA
ira 24
09:00
Beautiful boy       OFIZIALA      
K1
30
ira 24
19:00
Le cahier noir       OFIZIALA      
K1
50
ira 25
09:00
In fabric       OFIZIALA      
K1
30
ira 25
16:00
Angelo       OFIZIALA      
K1
100
ira 25
23:00
In fabric       OFIZIALA      
K1
40
ira 26
12:00
Vision       OFIZIALA      
K1
20
ira 26
16:00
Illang: The Wolf Brigade  OFIZIALA      
K1
100
ira 27
16:00
Baby       OFIZIALA      
K1
100
ira 28
09:00
Gigantes       OFIZIALA  Lehiaketatik Kanpo  
K1
30
ira 22
12:00
Concierto OSE       BELODROMOA       BELODROMOA      
200
ira 27
19:00
Arde Madrid       BELODROMOA       BELODROMOA      
100
ira 28
19:00
Ni distintos ni diferentes + Campeones       BELODROMOA       BELODROMOA      
200
GUZTIRA
1.000

2018/09/18-an argitaratua