Autodefentsa feminista ikastaroetan izena emateko aukera zabalik da
Ikastaroak martxoan izango dira, Emakumeen Etxean
Urtero bezala, aurten ere autodefentsa feminista ikastaroak eskainiko ditu Berdintasun Sailak. Ikastaroak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, eta martxoan egingo dira, Emakumeen etxean. Izen-ematea
HONAKO ESTEKAN egin daiteke, eta edozein zalantza argitzeko
943 48 34 70 telefonora deitu daiteke.
Hona hemen informazio osoa:
EUSKARAZ
- Formatzailea: Emagin
- Martxoak 11, larunbata
- Ordua: 10:00 - 14:00
GAZTELANIAZ
- Formatzailea: Isa Bernal
- Martxoak 17 eta 18, ostirala eta larunbata
- Ostirala: 16:00 - 20:00
- Larunbata: 10:00-14:00 // 15:00-19:00
Zer da eta zertarako da autodefentsa feminista?
Emakumeek emakume izateagatik indarkeria matxistak, jazarpen sexistak, eta sexu-erasoak jasaten ditugu, besteak beste. Bizi dugun kultura sexistak beldur horri barneratu arazi digu, eta alertan egoten gara sarritan espazio desberdinetan. Bizipen horiei aurre egiteko, lehenik eta behin, indarkeria horiek identifikatu eta izendatu behar ditugu. Horretarako, autodefentsa feministaren aldeko apustua egiten du Berdintasun Sailak, berau ezagutu eta praktikan ipintzeko.
2023/02/16-an argitaratua