2014ko deialdi bakarreko diru laguntzak

2014ko deialdi bakarreko diru laguntzen oinarriak onartu zituen Gobernu Batzordeak ostiralean, urtarrilak 25, eta urtarrilak 30an, GAOn argitaratuko dira.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Iragarkia GAOn, urtarrilak 30ean,  argitaratuko da eta eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da: urtarrilaren 31tik otsailaren 28 arte, biak barne.  

Donostiako Udalak diru laguntzak jasotzeko aukera eskaintzen die hiriko erakunde eta taldeei, hainbat arlotan egiten dituzten ekintza ugariak gauzatzen laguntzeko asmoz. Izan ere, talde horien ekimenek donostiarren bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute eta askotan herri erakundeek proposaturiko ekimenen osagarri izaten dira.  

Deialdi honetan, ondorengo udal departamentu eta tokiko enpresa erakunde publikoak ematen dituzten laguntzak sartzen dira:
  • Gizarte Ekintza
  • Auzoak eta Herritarren Partaidetza
  • Lankidetza
  • Berdintasuna
  • Gazteria
  • Giza Eskubideak
  • Ingurumena
  • Euskara zerbitzua
  • Kultur Aniztasuna
  • Donostia Kultura enpresa erakunde publikoa


Diru langutzei buruzko informazio osoa

2014/01/29-an argitaratua