Topoaren obrek aldaketak eragingo dituzte mugikortasunean datozen hilabeteetan

Ekainaren 5etik aurrera, aldaketak izango dira oinezkoen, txirrindularien eta garraio publikoaren ibilbideetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Euskal Trenbide Sareak Topoaren Mirakontxa eta Easo arteko ibilbidean egingo dituen lanak direla eta, Easo eta San Martin kaleetako zirkulazioak eraginak izango dituzte, eta ekainaren 5ean hasi eta 5 hilabetez luzatuko diren zirkulazio aldaketak izango dira.

Garraio publikoaren, ibilgailu pribatuen, bizikleten eta oinezkoen ibilbideak lanak dirauen bitartean berrantolatuko dira, obrak aurrera egin ahala egokitu eta aldatuko diren alternatibak eskaintzeko.

Horregatik, Easo kalean bi zirkulazio bide itxiko dira San Martin eta San Bartolome kaleen artean, eta egungo bidegorriaren ordez zirkulazio bide bat jarriko da. San Martin kalean, bestalde, bidegorria eta zirkulazio bide bat itxiko dira Urbieta eta Easo kaleen artean, eta autobusaren bidea irekita mantenduko da.

Mozketa horiek honako mugikortasun aldaketa hauek eragingo dituzte gune horretan ekainaren 5etik aurrera eta 5 hilabetez:

- Dbus:
  • 21-Mutualitateak-Anoeta eta 28-Amara-Ospitaleak: Erdialderantz: Antso Jakituna 11ko geltokitik Parke kalera jiratuko dute, Gernikako Arbolarantz, eta Foruetatik eta Etxaide kaletik jarraituko dute Okendorantz eta Boulevarderantz. Easo plazako geltokia eta Easo 19koa kendu egingo dira, eta Gernikako Arbolara lekualdatuko dira.
  • 36-San Roke-Aldakonea: Konkorrenea alderantz: Easo Plaza-Amara geltokitik aurrera, Morazatik jarraituko du, Urbietatik eta Mendeurrenetik, Parke kalea, Gernikako Arbola, Foru Pasealekua, Etxaide kalea, Askatasunaren Hiribidea 3 (geldialdia) eta ohiko ibilbidea berreskuratuko du. Easo 27ko geltokia eta Askatasunaren Hiribidea 19ko kenduko dira, Gernikako Arbolara eta Askatasunaren Hiribidea 3ra lekualdatuko dira.

  • 37-Rodil-Zorroaga: Rodil alderantz: Antso Jakitunetik aurrera, Parke kalean jiratu eta Gernikako Arbolarantz egingo du, Foru Pasealekua, Etxaide kalea, Askatasunaren Hiribidea 3 (geldialdia) eta ohiko ibilbidea berreskuratuko du. Easo plazako geltokia, Easo 27koa eta Askatasunaren Hiribidea 21ekoa kenduko dira, eta Gernikako Arbolara eta Askatasunaren Hiribidea 3ra lekualdatuko dira.
  • 19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta B2-Aiete-Bera Bera: Erdialderantz: Easo 27ko geltokia Easo 19ra lekualdatuko da.


- Ibilgailu pribatuak:
  • Ibilgailu pribatuek ezin izango dute zirkulatu San Martin kalean, Urbieta eta Easo kaleen artean. Irekita egongo den bidetik autobusek, motorrek eta bizikletek zirkulatu ahal izango dute (mendebalderantz bakarrik, zirkulazioaren noranzkoan).


- Bizikletak:
  • San Bartolome - Manterola kaleko bidegorria berregokituko da, Easo kaleko eta San Martin kaleko bidegorriak lotzeko. Horretarako, San Bartolome kaleko motorren aparkalekua kendu eta plaza berriak sortuko dira Urdaneta, Manterola eta Arrasate kaleetan.
  • Manterola kalearen eta Easo kalearen arteko San Martineko bi norabideko bidegorriaren egungo zatia norabide bakarrekoa izango da, eta mendebalderantz zirkulatzea baino ez du ahalbidetuko, Antiguorantz.


- Oinezkoak:
  • Easo eta San Martin kaleen arteko izkinetan dauden oinezkoen pasabideak kenduko dira.


Obraren hurrengo faseak


Datorren abuztuan, San Bartolome kalean, Kontxa – Erdialdeko geltokiko larrialdiko aireztapena hondeatzeko obrak hastea aurreikusi du ETSk. Lehenengo fasea 4 eta 5 aste artekoa izango da, eta Easo eta Urbieta kaleen artean bide bakar batetik zirkulatzea baimenduko da, ibilgailu mota guztientzat.

Behin aurreko lanak amaituta eta lehen fasean eragindako trafikoak berrezarri ondoren, abendu aldera San Bartolome kalea erabat moztuko da 13 hilabetez gutxi gorabehera. Horrek aldaketak ekarriko ditu tarte horretatik doazen autobus lineetan, momentua iristen denean jakinaraziko direnak.

Azkenik, 2024ko lehen hiruhilekoan, Easo kalean, Arrasate kalearen ondoan, Topoaren erdiguneko geltokiari zerbitzua emango dioen igogailuaren obra hasiko da, eta mota guztietako ibilgailuek bide bakar batetik zirkulatu beharko dute lan horiek egin bitartean.

Topo berria


2025erako aurreikusita dagoen Topo linea berriaren etorreraren aurreko azken afekzioak dira. Orduan gozatu ahal izango dituzte herritarrek beren abantailez, azken urteetako obren ondoren.

Berrikuntza horiek abian jarrita, hiria bere mugikortasun eredua berrantolatzen ari da, garraio publiko iraunkorrari lehentasuna emateko eta herritarrentzako espazioak berreskuratzeko.

Disuasio aparkalekua


Udalak uda honetan Donostia bisitatzera doazen pertsona guztiei dei egin die beren ibilgailu pribatuarekin joan ez daitezen, eta gogorarazi du uztailaren 8tik irailaren 10era doako autobus bat egongo dela Illunbeko disuasio aparkalekutik Mendeurren plazaraino, hiriaren Erdigunean.

Zerbitzua Illunbeko zabalgunetik aterako da 11:00etatik aurrera eta 20 minuturo egongo da eskuragarri 22:20ak arte. Mendeurrenaren plazan zerbitzua 11:10etan hasiko da eta 22:30etan amaituko da.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/06/02-an argitaratua