Eguzki ohialen zozketa: Onartuen behin-betiko zerrenda.

Zozketa: Otsailak 10

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
               

Behin-betiko zerrendak

                 
Bi zerrenda dira, bat orokorra eta beste ezgaitasunen bat dutenena. NANaren arabera ordenatuta argitaratuko dira. Webgunean irekitako esleipen-prozesuari buruz informatzeko aprobetxatuko da aukera.        






Zozketa

       
2015eko otsailaren 10ean egingo da, 12:00etan, udaletxeko Udalbatza aretoan. Emaitza www.donostia.eus webgunearen bidez iragarriko da.        

Zozketa horretan, zenbaki bat hautatuko da. Zenbaki horretatik aurrera, sarituek unean-unean libre geratzen diren eguzkitakoak aukeratuz joan ahalko dute. Hautatua izan ez bazara, une horretan fidantza itzuliko zaizu.  

Zozketaren emaitzak udal webgunean argitaratuko dira, datu hauek adierazita:        
  • Esleipendunaren NANaren fotokopia.    
  • Ea saridun atera den edo ez.        
  • Zein egunetik aurrera aukeratu ahalko duen eguzkitakoa.






Datu horiek helbide elektronikora helduko dira, izena ematean adierazi baldin bazenuen. Mugikor zenbaki bat adierazi baldin bazenuen, zozketarako zenbakia SMS bidez bidaliko dira. Izena emateko bertara etorri baldin bazinen, zozketaren emaitza ikusgai izango duzu webgunean; sartzeko, erabil ezazu izena eman zenuenean jaso zenuen egiaztagiria.        

Garrantzitsua: Zozketan hautatua izateak ez du esan nahi zure eguzkitako eskaera zuri esleitu zaizunik. Zozketako zenbakiak eguzki oihala hautatzeko orduan zer lehentasun duzun adierazten du. Hautatzeko eskubidea zozkatu da..
 

Egun bat zehaztuko da, eta egun horretatik aurrera zozketaz ateratako zerrendako lehen 50 lagunek aplikazioko sarbidea izango dute. Esleipenak bloketan egingo dira, bakoitza egunean 50 lagunekoa. 50eko talde bakoitzaren barruan, ez da zozketaren ordena gordeko, haien artean bereizketarik egin gabe hautatu ahalko dute, libre gelditzen diren eguzkitakoen artean.  

Esleitzea

Webgunearen bitartez edo bertatik bertara egingo da. Jende pilaketak saihestearren eta banaketa bidezkoagoa izan dadin, puntu honetarako webgunea erabiltzea gomendatzen da: prozesuaren zati hau beste pertsona bati eskuordetu nahi izanez gero, nahikoa da eskuordea web aplikazioan eskatzailearen datuekin sartzea, edo eskuordea Udalinforen bulegoetara etortzea sarituaren NAN originalarekin.        

Hautaketa webgunearen bidez (egunero, 9:00etatik 24:00etaraino) edo bertara etorrita (Udalinforen ordutegia) egin ahalko da, bakoitzari aurrez adierazi zaion egunetik aurrera.        

Eguzkitako baten esleipendunak hurrengo urteetan eguzkitakoaren abonamenduarekin jarraitu nahi ez badu, Hondartzetako Udal Zerbitzuari jakinarazi beharko dio uko egiten dion urtearen aurreko urtea bukatu baino lehen.        

2015/02/06-an argitaratua