Danborrada 2013: Trafiko neurriak, TAO, DBus, trenak

Urtarrilaren 20an, 10:00etatik 15:00ak arte, Bulebarra eta Okendo kalea garraio mota guztientzat itxiko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Danborradak egiten duen ibilbidea dela-eta, erdialdeko hainbat kaletan zirkulazioa moztu behar da. Urtarrilaren 20an, 10:00etatik 15:00ak arte, Bulebarra eta Okendo kalea garraio mota guztientzat itxiko dira; Argentinako Errepublikaren pasealekuan kontrako noranzkoa ezarriko da, eta kale horretatik garraio publikoa zirkulatu ahal izango da bakarrik.    

Horretaz gain, Okendo, Santa Katalina eta Camino kaleak itxita egongo dira ibilgailu guztientzat, danborradan parte hartzen duten haurren autobusentzat izan ezik. Horregatik, kale horretan geralekua duten autobus linea guztiak atera behar dira kale horretatik 10:00ak baino lehen. 10:30etik 14:30era itxita egongo dira danborradak bere ibilbidean hartzen dituen gainontzeko kaleak (Hernani, Askatasun hiribidea, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza). Bulebar inguruko oinezkoen alderdian etengabe galaraziko da ibilgailurik aparkatzea.         



TAO


Donostiaren eguna dela eta, urtarrilaren 18tik 21ra, biak barne, baimena emango zaie, beraien ibilgailuak aurapean dauden beste sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO txartela dutenen baldintza berdinetan 0-1, 1-1, 1-2, 2-1 eta 2-2 sektoreetako bizilagunei.

Euskotren

     

2013/01/14-an argitaratua