Uraren kontagailuen irakurketaren fakturazioa

Erdialdea, Amara Zaharra-Aldapeta, Aiete, Antigua-Igeldo, Lorea, Ibaeta- Igara, Añorga eta Zubieta auzoetan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2020ko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak osasun larrialdia kudeatzeko adierazitako alarma-egoera dela eta, uraren kontagailuak irakurtzen aritzen den enpresak ez du izan etxebizitza eta lokaletara sartzerik, barruan diren kontagailuak irakurtzera.      
       
Hala, irakurketarik ezean, aurreko urteko epe bereko kontsumoen arabera fakturatuko da etxeetako kontsumoa. Jarduerei, berriz, abonu-kuota bakarrik bidaliko zaie.      

Nahi izanez gero, kontagailua lokalaren edo etxebizitzaren barruan daukanak, berak ere begiratu dezake kontagailua, eta markatzen duena VANAGUA SAri jakinarazi, benetan gastatutakoa kobratzeko. Horretarako, 900923193 telefonora hots egin edo VANAGUAren web orrian (www.vanagua.org) sartu eta kontagailuak markatzen duen kontsumoa adierazi behar da.  

2020/06/09-an argitaratua