Elkarteentzako ikastaroak ekainean

Sare Sozialen erabilera eraginkorra eta kulturaniztasuna

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Zabalik dago izen emate epea Donostiako Udaleko Partidetza Zerbitzuak elkarteentzako antolatu dituen doako ekaineko ikastaroetan.




Ekaineko Ikastaroak




    IKUSPEGI INTERKULTURALA PROIEKTUETAN
    SOS Arrazakeriaren eskutik
    • EUSKARAZ
    Datak: maiatzak 5 eta 12
    Iraupena: 5 ordu, 18:00-20:30
    Geroz eta ugariagoa da Donostian jatorri eta/edo kultura desberdinetako pertsonak izatea, eta kulturaaniztasunaren
    kudeaketa da erakunde publikoek eta gizarte zibilak abiatu
    beharreko erronka nagusietako bat.

    Jarduera praktikoen eta hausnarketen bidez, parte-hartzaileek beharrezko trebetasunak eta tresnak eskuratu ahal izango dituzte, kulturarteko begirada eguneroko zereginetan txertatzeko eta kultura-aniztasunarekiko sentikorragoak diren proiektuak eta ekintzak diseinatu ahal izateko.

    Izena eman baino lehen aurreko urtean ikastaro honetan eman zen materiala aztertu dezakezu.

    SARE SOZIALEN ERABILERA ERAGINKORRA
    Ta Punturen eskutik
    • EUSKARAZ
    Datak: ekainak 4 eta 11
    Iraupena: 4 ordu, 18:00-20:00


IZEN EMATEA



Ikastaroen ezaugarri orokorrak


  • Saio guztiak Udaletxeko eraikinean izango dira (Ijentea kalea, 1)
  • Ikastaroek edukiera mugatua izan dezakete. Izen-ematea egin den ordena errespetatuko da.
  • Elkarte beretik pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako pertsonen parte hartzea lehenetsiko da.
  • Ikastaroren batean izen-emate nahikorik jasoko ez balitz, bertan behera gelditu liteke.


Urteko lehen erdialdean hizkuntza batean egin diren ikastaroak beste hizkuntzan egingo dira udara eta gero.

Ikastaro bakoitzaren edukia eta egutegia eskuorri honetan ikus daiteke.

2025/05/15-an argitaratua