Abian da Beldur Barik lehiaketa lokala “Lan bat, bi lehiaketa”
Proiektu artistikoak azaroaren 8a arte aurkeztu daitezke
Donostiako Udala,
Gazteria eta
Berdintasun sailen bitartez, “Beldur Barik” jarrera sustatzeko tokiko lehiaketa ireki du.
Indarkeria sexista eta matxistaren manifestazio anitzak ikusarazten dituzten taldekako proiektu artistikoak aurkezteko aukera izango dute
12 eta 20 urte bitarteko gazteek azaroaren 8 arte www.beldurbarik.eus webgunean.
Erkidego mailan ospatuko den lehiaketara aurkezten diren Donostiako taldeen lan horiek, zuzenean Donostiako lehiaketan baloratuko dira ere. Beraz, tokiko lehiaketak sustatzeko helburuarekin batera, gure hirian sortutako lanak bertako epaimahai batek baloratuko ditu. Gainera, Donostiako lehiaketak, bere sari banaketa ekitaldia izango du, eta
azaroaren 22an izango da Kontadores Gazte Zentroan. Bertan ekitaldi honetako saridunak aditzera emateaz gain, DJ baten eskutik festa giroa izan da bertan.
Lehiaketan edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta euskarri digitalean aurkezten bada: flashmob, errezitatutako poemak edota kameraren aurrean irakurritako hausnarketazko testuak, bideoklipak, argazkiak, fotonobelak, lipdubak, dantzak, etab.
Zer balioetsiko da
Lanen balorazioan honako hauek hartuko dira kontuan:
- mezuaren kalitatea (nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka)
- originaltasuna
- begiraden irekiera gazteek beraien egunerokoan bizi dituzten indarkeriaren adierazpenak identifikatzerako orduan
- aurkeztutako irtenbidearen ikuspegia eta tonua
- euskararen erabilera.
Kategoriak eta sariak
1. kategoria: 2012 eta 2010 urteen bitartean jaioak (12-14 urte)
2. kategoria: 2009 eta 2007 urteen artean jaioak (15-17 urte)
3. kategoria: 2006 eta 2004 urteen bitartean jaioak (18-20 urte)
Sariei dagokienez, lehenengo eta bigarren kategorietan honako hau irabaziko dute: tokiko lehiaketan hirian ospatuko den kirol ekitaldi edo ekitaldi kultural batera joateko sarrerak. Azkenik, hirugarrenean, 300€.
Epaimahaikideen emaitza eta proiektu irabazleak
azaroaren 22an emango da ezagutzera sari banaketa ekitaldian.
2024/09/30-an argitaratua