Elkarteentzako ikastaroak urrian
Doako formazioa gai hauetan: Hizkuntza eta irudi ez sexistak, CAPCUT: bideoak mugikorrarekin editatzen, Ikuspegi interkulturala proiektuetan, Talde osasuntsuak
Donostiako Udaleko Herri Partaidetza Zerbitzuak 2025 urterako antolatutako formazio jardueren baitan urrian zehar garatuko diren zenbait ikastaroen izen emate epea zabaldu du.
Ikastaroak doakoak dira eta saio guztiak Udaletxeko eraikinean izango dira (Ijentea kalea, 1), arratsaldeko 18:00tan. Kasuren batean izan ezik, bi ordutako bi saioz osatzen da ikastaro bakoitza, 4 ordu guztira.
Urriko kastaroak
- HIZKUNTZA ETA IRUDI EZ SEXISTAK (Errotiken eskutik)
Elkarteen jardueren komunikazio ez sexista egiteko kontuan izan beharreko aspektuak landuko dira. Hizkuntza inklusiboa eta estereotipatu gabeko irudiak erabiltzeko kontuan izan beharreko irizpideetaz arituko gara, eta hainbat adibide eta eredu aztertu.
Gazteleraz:
Urriak 8
18:00-20:30
- CAPCUT: BIDEOAK MUGIKORRAREKIN EDITATZEN (Tapunturen eskutik)
Bideoen bidez elkarteen berri eman edo ekintzak zabaltzeko aukerak anitzak dira. Saio honetan bideogintzako joera nagusiak eta bideo biralen egitura aztertuko da. Capcut aplikazioarekin bideoak mugikorrarekin atera eta oinarrizko edizio gakoak eskainiko dira.
Gazteleraz
Urrriak 9-16
18:00-20:00 (guztira 4 ordu)
- IKUSPEGI INTERKULTURALA PROIEKTUETAN (SOS Arrazakeriaren eskutik)
Geroz eta ugariagoa da Donostian jatorri eta/edo kultura desberdinetako pertsonak izatea, eta kultura aniztasunaren kudeaketa da erakunde publikoek eta gizarte zibilak abiatu beharreko erronka nagusietako bat. Jarduera praktikoen eta hausnarketen bidez, parte-hartzaileek beharrezko trebetasunak eta tresnak eskuratu ahal izango dituzte, kulturarteko begirada eguneroko zereginetan txertatzeko eta kultura-aniztasunarekiko sentikorragoak diren proiektuak eta ekintzak diseinatu ahal izateko
Gazteleraz
Urrriak 15-22
18:00-20:00 (guztira 4 ordu)
- TALDE OSASUNTSUAK (Haragoren eskutik)
Eragile edo elkarteetako kideen arteko harreman eta talde funtzionamendu osasuntsua nola landu daitekeen ikasteko formakuntza.
Segurtasunez bizitzen ditugun eremuetan sentitzen gara pertsonak gustora eta gure ekarpena egiteko gogoz. Ikastaro honetan, taldeetan segurtasun psikologikoa nola landu daitekeen ezagutuko dugu, aniztasuna aintzat hartuz.
Euskaraz
Urrriak 21-28
18:00-20:00 (guztira 4 ordu)
URRIKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO FORMULARIOA
Ikastaroen ezaugarriak
- Ikastaro guztiak independienteak dira, eta norberak gehien interesatzen zaion ikastaro edo ikastaroetan izena emateko aukera edukiko du.
- Izen-ematea doakoa da.
- Ikastaroek edukiera mugatua izan dezakete. Izen-ematea egin den ordena errespetatuko da (genero ikastaroan izan ezik, non dirulaguntza eskaeran konpromisoa hartu zutenek lehentasuna izango duten). Elkarte beretik pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako jendearen parte hartzea lehenetsiko da.
- Ikastaroren batean behar adina inskripzio jaso ezean, bertan behera gera daiteke.
- Ikastaro guztiak Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetza Zerbitzuak antolatzen ditu eta entitate ezberdinek ematen dituzte.
2025/09/16-an argitaratua