Abenduak 1: GIB/HIESaren aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna
Teresa de Calcutako Hiesaren monolitoan lore eskaintza eta Tabakaleran dantza emanaldia, kaltetuak gogoratzeko
Donostiako Udalak
, Giza Eskubideen bulegoaren eta Donostiako
Musika eta Dantza Eskolaren bitartez,
Acasgi,
Harribeltza,
Gehitu eta
Ehgam elkarteekin batera, hainbat jarduera antolatu ditu abenduaren 1ean, igandean,
GIB/HIESaren aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna oroitzeko.
- 12:00etan, lore eskaintza egingo diete Hiesaren biktimei memorialean, Kalkutako Teresa plazan. Herritar guztiak daude gonbidatuta.
- 12:30ean, Tabakalerako Hallean, GIB/Hiesaren aurkako borrokan lan egiten duten elkartek egindako urteko komunikatua irakurriko dute. Elkarte horiek prebentzioa, detekzioa eta birusa duten pertsonen arreta lantzen dute. Baita gizartea sentsibilizatu ere, tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza ziurtatzeko.
- Ondoren, Udalaren Musika eta Dantza Eskolak dantza emanaldia eskainiko du. 90 dantzari eta dantzarik parte hartuko dute. Dantza klasikoko, garaikideko eta euskal dantzako koreografiak bilduko ditu, horietako batzuk beren-beregi horretarako sortutakoak. Emanaldi honen helburua da adierazpen artistikoa GIBaren eta HIESaren inguruko kontzientziazioarekin uztartzea, artearen bidez elkartasun eta itxaropen mezua sustatuz.
- Kursaala lazo gorriarekin argituko da.
- Udal ekipamenduetan, garraio publikoan eta udaletxean bertan lazo gorridun kartelak jarriko dituzte, Hiesaren aurkako borrokaren ikur bihurtu dena.
Donostia Udaleko konpromisoa
Iñigo García Villanuevak, Aniztasuneko, Inklusioko eta Ingurumeneko zinegotziak gogoratu duenez,
“beste urte batez, Donostiako Udalak ONUSIDAren horizonte estrategikoa lortzen laguntzeko konpromisoa berritu nahi du, 2030. urterako GIBari amaiera emateko”.
Hala, adierazi duenez,
“elkarteekin, erakundeekin eta gizarte-eragileekin indarrak batuko ditugu gizarte informatu, inklusibo eta solidario bat eraikitzeko, GIBik gabeko belaunaldi bat ikusi ahal izango dugun eguna iritsi arte”. Ildo horretan, Hiesaren aurkako elkarteen lana nabarmendu du, Harribeltza eta Acasgi, esaterako. Duela 30 eta 33 urte sortu ziren, hurrenez hurren, GIB/HIESaren inguruko ezjakintasuna eta zailtasunak nagusi ziren garaian”.
Egoerak hobera egin duen arren, Osakidetzak 134 kasu atzeman zituen iaz Euskadin, aurreko ekitaldian baino zazpi gehiago eta 2020an baino %22 gehiago. 1997tik, Euskal Osasun Zerbitzuak 4.307 kasu atzeman ditu Euskadin.
2024/11/28-an argitaratua