Hiriko gune ezberdinetan antolatu dira azaroa eta abenduan zehar
Donostiako Udalak aurrera jarraitzen du Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikusteko prozesuarekin Parte-hartze prozesuaren barruan, aurrez aurreko bilerak antolatu dira Planaren Aurrerakina ezagutu eta herritarrek zein interesa duten eragileek beren iritzia eman eta ekarpenak egin ditzaten. Saio guztiak 18:00etan hasiko dira eta hauek dira bileren datak eta tokiak - Jarduera ekonomikoa: Azaroak 14, 18:00 Kontadores/Pasai San Pedro Hiribidea, 13 - Ekipamenduak: Azaroak 18, 18:00 Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoa - Mugikortasuna: Azaroak 21, 18:00 Ategorrietako Eskola Publikoa (Atarizar 22) - Etxebizitza: Azaroak 26, 18:00 Zuhaizti Eskola Publikoa (Aldakonea 1) - Ingurune naturala eta espazio libreak: Azaroak 28 18:00 Martuteneko Gaztelekua - Ondarea eta paisaia: Abenduak 9, 18:00 Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoa Informazio gehiago eta gai bakoitzari buruzko dokumentazioa https://partehartu.donostia.eus/eu/ |
2024/11/11-an argitaratua