Aste Santuan zabalik egongo dira Urgulleko liburutegia, Natur Txokoa eta Historiaren Etxea

1etik 16ra gainera jarduera bereziak antolatu dituzte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Aste Santuko opor garaian, apirilaren 3tik 16ra, San Telmo Museoak, Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Liburutegi Sareak Urgull mendiko hiru zentroak zabalduko dituzte: Liburutegia, Natur Txokoa eta Historiaren Etxea. Eskaintzak entretenimendua, kultura eta ingurumena uztartzen ditu eta hiriaren historia, haur eta gazteentzako tailerrak, jolasak, ipuin kontaketa eta abar bildu ditu.

Historiaren Etxea


Historiaren Etxeak Donostiari begira erakusketa eskaintzen du, Donostiaren historia eta urteetan zehar izandako bilakaera ikus-entzunezko, maketa, objektu eta paisaiaren bitartez erakusten duena. Erakusketa apirilaren 1etik 16ra bitartean egunero egongo da zabalik, 11:00etatik 19:00etara. Gainera, apirilaren 21etik aurrera bisita gidatuak egingo dira ostiralero euskaraz (17:00) eta gaztelaniaz (18:00).

Liburutegia


Liburutegia Damen Baterian dago kokatuta, eta apirilaren 3tik 16ra egunero irekita egongo da ordutegi honetan: 11:00-13:30 eta 16:30- 18:30. Irakurketarako txokoa egoteaz gain, haurrentzako jarduerak antolatzen dira
  • Apirilaren 3an, Nazioarteko Haur Liburuaren eguna ospatzeko Aroa eta mirariak izeneko ikuskizuna egongo da Asier Kidam magoaren eskutik.
  • Astelehen eta ostegunero, Ipuinaren Ordua, 17:00etan. 5-8 urteko haurrentzako (heldurik gabe) ipuin-kontaketa Lur Kortaren eskutik. Doan, edukiera bete arte.

Natur Txokoa


Natur Txokoak naturarekiko errespetua sustatzera zuzendutako aisialdi didaktikoak eskaintzen ditu eta 16:30etik 18:30era egongo da zabalik, ordu horietan eskulanak eta zaletasunak egiteko aukerarekin. Ekitaldi bereziak antolatu dituzte ere, astean bitan.


2023/03/31-an argitaratua