Kontxako Pasealekua autoentzat itxita egongo da

Itxiera irailan hasi zen eta 9 hilabete iraungo du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Irailaren 28tik, asteartetik, aurrera, eta 9 hilabetez, Kontxako pasealekua autoentzat itxita egongo da, inguruan egingo diren hobekuntza-lanak direla eta, igande eta jai egunak barne. Egingo diren obrak, besteak beste, kostaldeko horma konpondu eta handitzea, Kontxako baranda aldatzea, San Martin eta Zubieta kaleen noranzkoa aldatzea, bidegorriaren hirugarren fasea eta Ibaetako bulkadaren hodiak luzatzea dira.

Trafikoaren gaineko eraginak

Asteartean, hilak 21, zirkulazioa eteten hasiko dira, batez ere Zubieta plaza inguruan (Niza hotelaren parean). Hala, San Martin eta Zubieta kaleek errei bakarra izango dute.

Hurrengo asteartetik aurrera, hilak 28, izango da behin betiko etena; izan ere, ordutik aurrera garraio publikoak (linea erregularrak eta lineaz kanpokoak), taxiek, motoek eta larrialdietako ibilgailuek baino ezin izango dute Kontxako pasealekua zeharkatu, semaforo alternatiboz araututako errei bakar batetik.

Bizikletak eta oinezkoak

Bizikleten eta oinezkoen pasabidea bermatuta egongo da obra egiten den bitartean, baina aldaketa batzuk izango ditu. Asteartetik, hilak 28, hiru hilabetez, bizikletek bidegorri zaharretik ibili beharko dute, pasealekuko 17. zenbakiaren paretik 40. zenbakiaren pareraino; oinezkoek, berriz, normaltasunez zirkulatu ahal izango dute. Hortik aurrera eta Ondarretako tuneleraino, oinezkoek eta bizikletek espaloian elkarrekin bizi beharko dute, bidegorria osorik okupatu behar baita.

2021/09/21-an argitaratua