Araubide Bereziko Eremua errealitate bihurtuko da datorren astetik aurrera
Donostiako Udalak bultzatutako ekimenak, beste hamar udalerriren laguntzarekin, eskualde osoko taxi zerbitzua hobetuko du
Donostialdeko Araubide Bereziko Eremua, aurreko legealdian Donostiako Udalak sustatua, errealitate bihurtuko da azkenean
datorren astean, eremu hori sortu eta abian jartzeko lanetan inplikatuta egon diren udalerri guztiek lan handiari esker.
Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak azpimarratu duenez, "
akordio honek onura handia ekarriko dio eskualde osoko taxi zerbitzuari, eskaera handieneko uneetan eskaintza nabarmen handituko baitu, dauden lizentziak modu eraginkorragoan erabiliz".
Yarzak, halaber, eskerrak eman nahi izan dizkie “
erakundeetako arduradunei, teknikariei eta taxien sektoreari ekimen hau aurrera ateratzeko orduan izan duten inplikazioagatik, bidean izan diren ustekabeak gorabehera. Ziur gaude lan komun horri esker herritarrek hobekuntza handia lortuko dutela zerbitzuan".
Araubide Bereziko Eremua
Donostialdeako Araubide Bereziko Eremu berria sortuta,
hirian dauden 308 taxiei beste 118 gehitzea lortuko da, eskaintzaren eta eskariaren arteko oreka hobetzen lagunduz, batez ere eskaria oso altua den mementoetan erantzuna emateko zerbitzua neurriz kanpo dimentsionatu beharko litzatekeen kasuetan.
Horrela, Eremua abian dagoenean, hiriko garraio zerbitzua osatuko da hitzartutako edozein udalerritako taxiek hiri-zerbitzuak beste batean eman ahal izateko aukerarekin, betiere eremua indarrean badago onartutako egutegiaren arabera dagokion udalerrian. Hala, adibidez, Eremua Donostian indarrean dagoen egun eta orduetan, gainerako udalerrietako taxiek hirian eman ahal izango dituzte zerbitzuak.
Era berean, hiriarteko garraio zerbitzua osatuko da hitzartutako edozein udalerrik hiriarteko zerbitzuak beste udalerri batean eman ahal izateko aukerarekin, baldin eta eremua udalerri horretan indarrean badago, onartutako egutegiaren arabera. Horrela, Eremua Donostian indarrean dagoen egun eta orduetan, beste udalerri bateko taxiek hiriarteko zerbitzuak eman ahal izango dituzte, Donostian jasotzen badituzte.
Bi kasuetan, zerbitzua ematen den edo bilketa egiten den udalerriko taxiei aplikatzen zaizkien baldintza berberetan emango da zerbitzu hori.
2024/12/27-an argitaratua