"Ondarearen Aholku Batzordea” sortzeari buruzko kontsulta publikoa

Ekarpen epe amaiera: 2021/07/05

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
"Ondarearen Aholku Batzordea” sortzeari buruzko kontsulta publikoa, tokiko hirigintza-ondarearen arloko organo aholku-emaile gisa

Indarrean dagoen Donostiako Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziaren berrikuspena (PEPPUC, erdarazko siglen arabera) behin betiko onartu zuen Udalbatzak 2021/03/25ean. Planaren Ordenantza Orokorretako Laugarren Xedapen Gehigarriak Ondarearen Aholku Batzordea sortzea aurreikusten du, tokiko hirigintza-ondarearen arloko kontsulta-organo gisa. Batzorde horren osaera, antolaketa, funtzionamendua eta eginkizunak erregelamendu bidez ezarri eta arautu beharko dira.

Xedapen horretan esaten denez, Ondarearen Aholku Batzordeari dagozkio, besteak beste, hiriko Eraikitako Hiri Ondareari buruzko txostenak eta aholkuak emateko eginkizunak, bai eta honako hauetan parte hartzeko lanak ere: PEPPUCa berrikusteko edo aldatzeko espedienteetan, Katalogoan elementu edo multzoak sartzeko edo handik kentzeko espedienteetan, eta, hala behar denean, hiriko ondarearekin lotutako beste espediente batzuetan.

Kontsulta publiko honi buruzko informazio gehiago

Egin zure ekarpena

2021/06/25-an argitaratua