Alerta laranja olatuak direla-eta

azaroaren 12ko 8:00etatik azaroaren 13ko 12:00ak arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Babes Zibilak aditzera eman du, gaur asteartea, azaroak 12, goizeko 8:00etatik asteazkena, hilak 13, eguerdiko 12:00ak arte, abisu horitik alerta laranja egoerara pasako garela. Hori dela-eta, Paseo Berria oinezkoentzat zein ibilgailuentzat itxita egongo da. Era berean, Leizaola pasealekua eta Haizearen Orrazia oinezkoentzat itxiko dira.      

Asteazkenean, eguerdiko 12:00etatik aurrera, alerta laranjatik abisu horira pasako gara. Hortaz, 12:00etatik 24:00etara Paseo Berria oinezkoentzat irekita egongo da, baina ibilgailuentzat itxita jarraituko du; eta Leizaola pasealekua eta Haizearen Orrazia berriro irekiko dira.    

2019/11/11-an argitaratua